GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-01
Euskal Herria Zuzenean
Irudi eta forma berrituarekin abiatu da jaialdia Idauze-Mendiko pentzeetan
Arratsaldeko sei eta erdiak aldera hasi ziren agertzen hiru egunez Idauze-Mendiko pentzeetan jaialdiaren egitaraua preziatzeko finkatu diren ikusleak. Eta, bertaratzerakoan, aurreko urteekin konparatuz gune txikiagoa eta intimistagoa ikusteko aukera izan zuten. Izan ere, Arrosako jaialdiaren garaia ezagutu dutenei nolabait orduko formatua etorri zitzaien gogora. Jaialdiak hiru eguneko egitarau zabala izanen du aurten. Atzoko gaualdian euskal presoak izan zituzten gogoan.

IDAUZE-MENDI

Euskal Herria Zuzenean berriz egitea erabaki dute aurten antolatzaileek, eta alde horretatik, bai egitaraua baita giroa ere ezberdinak izanik hasi zuten jaialdia atzo. Arratsaldeko seietan ireki zituzten Idauze-Mendiko Mendikolanda pentzeko ateak. Eta, sartzeak emeki hasi baziren ere, antolatzaileek arrakastatsua izanen dela espero dutela aipatu zuten atzo.

Iaz izan zailtasunen ondotik, aurtengo edizioa etorkizuna finkatzeko garrantzitsua izanen dela azaldu zuten. Baina, arazo guztien gainetik, jaialdia Zuberoan egonkortzeko asmoa dutela nabarmendu zuten. «Biltzar nagusian lau urtez, bederen, Idauze-Mendin egoteko erabakia hartu zen», adierazi zuten.

Horiek hala, hiru eguneko jaialdia abiatu zuten atzo. Irekitze egun horretarako euskal presoak gogoan izan zituzten antolatzaileek. «Hilabeteko azken ostiralean Euskal Herriko hainbat herritan elkarretaratzeak izaten dira. Gauza da, gaur, elkarretaratze horietan egoten garen gehienak Euskal Herria Zuzenean jaialdian gaudela. Beraz, gure erara markatu nahi izan dugu ekitaldi hori», nabarmendu zuten. Hala, Ken 7 taldeak arratseko hamarretan emanaldia egiten zuen bitarteak, atsedenaldi bat hartu zuten han bildutakoek, eta presoen aldeko hitzaldia egin zuten bertan zeuden milaka ikusleren aitzinean. Elkartasun hori adierazteko, «presoak Euskal Herrira» esaten zuten banderatxoak azaldu zituzten.

Giro bero eta intimista

Ekitaldi horretatik at, atzoko egitaraua hornitua izan zen berriz ere. Eta, Ken Zazpi taldearen kontzertuarekin, Babylon Circus edo Groundation taldeak agertu ziren taularen gainean.

Baina emanaldi nagusi horiekin batera, antzerki, dantza ikusgarri eta txalaparta agerraldiak izan ziren. Atzokoa, ondoko hiru egunetan Idauze-Mendin egonen den jaialdi horren lehen irudia izan zuten ikusleek. Eguraldi ederra lagun zutela, giro beroa eta aurreko urteetan baino “intimistagoa” preziatzeko aukera izan zuten. Izan ere, Arrosako jaialdiaren garaiko formatura berriz ere itzuli dira aurten antolatzaileak. Zuberoara iritsi zirenean, animazioz beteriko gune erraldoia jarri zuten, baina XI. edizioan intimitatea jartzea erabaki dute. Eta, hain zuzen ere, hiru egunean izanen diren hitzordu nagusien artean, bihar eguerdian adin guztietarako eginen duten zikiro-jate erraldoia nabarmendu zuten EHZ jaialdiko antolatzaileek.

Horiekin batera, gaur bertan, Jose Bove Via Campesinako bozeramaileak eginen duen mintzaldia aipatu zuten. Jaialdiaren lelo nagusia «Euskal Rocka world companyen aurka» da, eta hitzaldian gai nagusi hori nabarmenduko dute, «konpainia handi horien aurka martxan jartzen ahal diren alternatibak. Eta tokian tokiko lekukotasunak aipatuko dituzte; esate baterako, Laborantza Ganberaren bozeramaile batek».

Hala eta guztiz ere, antzerki, kontzertu eta beste animazio ugari aldizkatuz joanen dira hiru egunez jaialdian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una reflexión más reposada
Jendartea
Mikmaktarrak, akadiarrak eta Belle Maria
Kirolak
Basso, Ullrich y Vinokourov, fuera tras el escándalo
Jendartea
Hamaikagarrenean, jaia jai
Mundua
Hamas resistirá al plan israelí de hundir a su Gobierno
Euskal Herria
Batasuna reitera que la clave de la resolución radica en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss