GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-10
AEK-k zazpi barnetegi antolatu ditu uda honetan, euskara helmugatzat hartuta
Uztailaren 3an hasi eta irailaren 17 arte, AEK-k udako ikastaroak eta barnetegiak antolatu ditu. Aurten zazpi barnetegi dira, iaz baino bat gehiago: Foruan, Adunan, Zerainen, Uztaritzen, Arantzan, Urepelen eta Ligin. «Helmuga euskara duen bidaia atseginean parte hartzera» dei egin du koordinakundeak, eta ekimenaren xedea gogoratu du: «Ikaslea egunero, 24 orduz, euskal giroan murgildurik egotea, eskolan zein eskolatik at harreman guztiak euskaraz izatea».

DONOSTIA

«Barnetegien helburua ikaslea egunero, 24 orduz, euskal giroan murgildurik egotea da. Hau da, eskolan zein eskolatik kanpo, harreman guztiak euskaraz garatzea». Halaxe gogorarazi du Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak (AEK), aurten zazpi barnetegi antola- tu dituela nabarmendu ostean. «Uda garaia ezin aproposagoa da euskara ikasiz eta erabiliz gozatzeko», azaldu dio koordinakundeak GARAri, eta honakoa gaineratu du, segidan: «Uda honetan, aurtengo irudiak aditzera eman nahi duen legez, helmuga euskara duen bidaia atseginean parte hartzera dei egiten dugu».

Barnetegiak herri euskal- dunetan eta ikastaro trinkoak euskaltegietan eskaintzen dituela nabarmendu zuen AEK-k, «ikasturtean euskara ikasteko aukerarik izan ez duenarentzat, euskara ikasten dabilenarentzat eta EGA edo beste tituluren bat atera nahi duenarentzat». Horretarako, izena ema- teko epea zabalik dago ekainetik iraila arte.

Koordinakundeak aurten hautatu dituen herriak honakoak hauek dira: Bizkaiko Forua, Gipuzkoako Aduna eta Zerain, Lapurdiko Uztaritze, Nafarroa Garaiko Arantza, Nafarroa Behereko Urepele eta Zuberoako Ligi.

Adunan, Arantzan, Foruan eta Zerainen, bi asteko barnetegiak antolatu ditu bost saiotan: lehenengoa uztailaren 3an hasi zen eta 16an amaituko da; bigarrena hilaren 17tik 30era egingo dute; hurrengoa, uztailaren 31tik abuztuaren 13ra; beste bat, abuztuaren 14tik 27ra; eta azkena, irailaren 4tik 17ra. Horietan parte hartu ahal izateko, euskaraz aritzeko gutxieneko maila eskatzen du AEK-k.

Urepel eta Uztaritzeko barnetegiek, ordea, hutsetik abiatzeko aukera emango dute. Hauek ere bi astekoak dira: Nafarroa Behereko herrian, uztailaren 3tik 14ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 11ra; Lapurdikoan, berriz, uztailaren 18tik 28 bitartean egingo dute.

Bestelako eskaintzarik ere badu AEK-k. Esaterako, familientzako barnetegia. Honen xedea, «guraso eta seme-alabak barnetegi berean aritzeko ohitura sendotzea da. Gurasoak eskolan dauden bitartean begirale-hezitzaile talde batek zainduko ditu seme-alabak; opor ederrak igaroko dituzte umeek, gurasoek euren euskara maila hobetzen duten bitartean». Barnetegi horiek ere bi astekoak izango dira ­uztailaren 3tik 16ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 13ra­, Foruan eta Zerainen.

Herriz herri lasai ibiltzen

Barnetegi ibiltaria izenekoa ere badauka, «Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko aukera» eskaintzen duena. Hamalau egunez bizikletaz herriz herri ibili, eta lekuan lekuko hiztunen laguntzaz, zenbait euskalki eta ohitura ezagutu ahal izango da. Ikasleek euskaraz komunikatzeko gutxieneko gaitasuna izan behar dute eta, noski, bizikletan ibiltzen ohituta egotea ere komenigarria da.

«Dena den, ibilaldiaren erritmoa oso lasaia izango da, eta geldialdi asko egingo dira», agertu du AEK-k. Uztailaren 29 eta abuztuaren 14 artean eramango du aurrera.

Euskalki bat ezagutzeko ikastaroa ere atondu du, zuberera. Uztailaren 31tik abuztuaren 4ra egingo da, Ligin, eta «eskola orduez gain, bestelako jarduerak egiteko aukera emango du», koordinakundeak zehaztu duenez. «Zuberoako euskararen ezaugarriak ikasiko dituzte ikasleek, bai eta herrialde horretako kultura, historia edo ohituren zertzelada batzuk ere».

Gainera, ikastaro trinkoak eskainiko ditu Euskal Herrian dituen 100 bat euskaltegietan. Horren guztiaren gaineko informazioa eskuratu ahal izateko, AEKrekin harremanetan jartzea nahikoa da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los Miura fueron balas de casi 700 kilos
Mundua
Un avión con 201 ocupantes se estrella en el aeropuerto siberiano de Irkutsk
Kultura
Gau magiko bat Ahuzki mendian
Kirolak
Italia, mejores en situaciones difíciles
Euskal Herria
Gobierno espańol y ETA cerraron en febrero un acuerdo con compromisos y garantías
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss