GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-10
Fernando Muniozguren euskaltzalea hil da
·Eibarren euskararen normalizazioaren inguruan hainbat egitasmotan lan egin du

Fernando Muniozguren Eibarko euskaltzale ezaguna hil egin zen ostiral gauean, azken hilabeteotan gaixo egon eta gero. Euskararen normalizazioaren inguruan hainbat proposamen berri egin zituen eta hizkuntzaren alde gau eta egun lan egiteko prest egon da beti. Ohiko kolaboratzaile izan da hainbat euskal komunikabideetan.

EIBAR

Fernando Muniozguren Urkiola Eibarren jaio zen, 1950ean. Euskararen alde egindako lan mardulak bere lanbidearen arlorik nagusiena bete du. Horrez gain, beste hainbeste esparrutan ere jardun du, batez ere, pentsa eta komunikazio alorrean.

Vincenneseko Unibertsitatean Filosofian lizentziatua, irakaskuntzan hasi zen eta lan horretan amaitu du bere ibilbidea. Tartean, Eibarko Udalean euskara teknikaria eta Batzordeko arduraduna izan da hainbat urtetan, eta bere herrian euskara zabaltzeko eta normalizatzeko zereginean aitzindaria izan da. “...eta kitto” astekariaren sortzailea izateaz gain, izen bereko Euskara Elkartearen sorreran parte hartu zuen.

Badihardugu Euskara Elkartea sortu eta bultzatu zuen eta Eibartarrak internauta elkartearen kidea izan da. Ohiko kolaboratzailea izan da “Argia” astekarian, “Egunkaria” eta “Berria” egunkarietan, eta Herri Irratiko eta Euskadi Irratiko iritzi irratsaioetan eta beste hainbat komunikabidetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los Miura fueron balas de casi 700 kilos
Mundua
Un avión con 201 ocupantes se estrella en el aeropuerto siberiano de Irkutsk
Kultura
Gau magiko bat Ahuzki mendian
Kirolak
Italia, mejores en situaciones difíciles
Euskal Herria
Gobierno español y ETA cerraron en febrero un acuerdo con compromisos y garantías
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss