GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-10
Sharon Stoner hirukote oñatiarrak estreinako diskoa kaleratu berri du
Orain dela bost urte hasi ziren stoner soinuko taldeen bertsioak egiten. Iaz, Danbaka Debagoieneko Musika Lehiaketa irabazi zuten eta aurten, Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketan Euskal Herrian rock talde onenaren saria lortu dute. Orain, beste pauso bat eman dute estreinako diskoa kaleratuz. Hori guztia gutxi izango balitz, Azkena Rock Jaialdian joko dute.

BILBO

Iñigo Ibarrondok (baxua eta abotsa), Mikel Zarketak (gitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria) osatzen dute Sharon Stoner taldea. Elkar ulertzea, irmotasuna eta zuzeneko indartsua dira beren ezaugarriak. Behintzat, hori adierazi zuen Danbaka Debagoieneko I. Musika Lehiaketaren epaimahaiak, lehenengo saria eman zienean.

Deban, disko baten grabazioa jaso zuten saritzat eta iazko Aste Santuan Arrasateko Shot! grabazio estudioan sartu ziren grabatzen. Gorabehera asko bizi ondoren ­hasierako nahasketekin ez ziren oso konforme geratu eta berriro egin zituzten­ egun hauetan kaleratu du Gaztelupeko Hotsak zigiluak “3 mila bira” izeneko diskoa.

Euskaraz abestutako 11 kantuz osatuta dago CDa, asko garatutakoak, batez beste lau minutuko iraupenarekin. Stoner soinua dute oinarri, erritmo gogor eta markatuekin, zein gitarra biziekin. «Stoner hildotik abiatu gara, baina guk estilo ugari entzuten ditugu eta ukitu horiek nabaritzen dira disko honetan», adierazi du Egoitzek. Bere ustez, izatekotan, taldearen markak izango lirateke «abesti zuzenak eta melodia zainduak».

Letrak egitea gehiago kostatu zaie. «Gu musikariak gara, ez gara idazleak. Lehenengo, melodia egiten dugu eta gero, poliki-poliki eta asko kostata, ateratzen da letra». Gauari, denborari, sexuari, deabruari edota heriotzari kantatzen diote euren abestietan. «Kanta batzuk sentimenduak jorratzen dituzte; beste batzuk, ordea, egoera bat deskribatzen saiatzen dira».

Diskoa kaleratzearen prozesua luzea izan da, baina azkenean gustura geratu dira emaitzarekin. «Gu zuzeneko taldea gara, baina konturatu gara grabatzeak ere bere enkantua daukala». Bideoklip bat gehitu diote diskoari, beren lagun batek egindakoa, eta horrek ere atzeratu egin du diskoaren argitalpena.

Hurrengo erronka, Gasteizen dute: nazioartean ospe handia duen Azkena Rock jaialdian parte hartuko dute abuztuan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los Miura fueron balas de casi 700 kilos
Mundua
Un avión con 201 ocupantes se estrella en el aeropuerto siberiano de Irkutsk
Kultura
Gau magiko bat Ahuzki mendian
Kirolak
Italia, mejores en situaciones difíciles
Euskal Herria
Gobierno español y ETA cerraron en febrero un acuerdo con compromisos y garantías
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss