- Sokatira
Goiherrik eta Gaztedik mendean hartu dute Nuarbeko taldea
DONOSTIA
Nuarbe jadanik Lur Gaineko EuskalHerriko Txapelketako bi txapel jantzita zegoen, baina hirugarrena lortzea asko kosta behar zaio, 600 kiloko lehen jardunaldia hirugarren postuan amaitu baitzuen. Goiherri eta Gaztedi bere gainetik izan ziren, herenegun arratsaldean, Erandion, San Cristobal auzoan jokatu zen pisu honetako lehenengo jardunaldian.Nuarbe zen estreinako jardunaldian garaipena lortzeko faboritoa, baina garbi zegoen gainerako taldeak ere pisu honetan oso ongi ibili zitezkeela, eta horrelaxe izan zen. Gaztedi izango zela nuarbetarren etsairik handiena uste zuten, baina azkenean Goiherri izan zen lehen jardunaldi honetako onena, eta eurek irabazi zuten, eta oraingoz txapela janzteko egoerarik onenean jarri dira, nahiz eta amaitzeko beste bi jardunaldi ere jokatu beharko diren. Gaztedi izan zen bigarren, eta Nuarbe, berriz,
hirugarren. Horiena izan zen ezusterik handiena, baina Aresok ere uste bezalako
lana ez zuen egin, azken hirugarren amaitu baitzuen, eta hobeto ibiliko zirela
uste zuten. Bigarren jardunaldia datorren larunbatean jokatuko
dute.
|