- Sega
Goikoetxea eta Alkorta ere sailkatu dira
DONOSTIA
Andoni Goikoetxeak garbi utzi zuen atzo Azkaraten, Gipuzkoako finalerdian gertatutakoa istripua izan zela, eta atzo berak eraman zuen Euskal Herriko Txapelketako azkeneko kanporaketa, eta horrekin batera finalerdietarako txartela ere bereganatu zuen. Alkorta izan zen aurrera sailkatu zen beste segalaria.Jendetza handia batu zen atzo Azkaraten final-laurdenetako azkeneko saioa ikusteko. Belarra apur bat nahasia, baina aitzakiarik gabekoa zegoen. Andoni Goikoetxea zen garaipena lortzeko faboritoa, eta gazteluarrak ez zuen hutsik egin. Hasieratik aurre hartu zuen sailetan, eta horrela jarraitu zuen amaitu bitarte. Alkorta izan zen atzetik jarraitu ziona, baina gazteluarra harrapatu gabe. Sailetan lehenengo izateak ez du beti irabazi egingo
duenik esan nahi, baina atzo ere horrelaxe izan zen, Andoni Goikoetxeak moztu
baitzuen belar gehien, eta Alkortak atzetik. Biak izango dira finalerdietan.
Kanflankak, berriz, orain Nafarroako Txapelketari heldu beharko
dio.
Finalerdiak nola jokatuko diren erabakita geratu dira atzoko saioaren ostean. Multzo batetan, Lapazaran, Alkorta eta Aranalde izango dira, eta bestean, berriz, Gabirondo, Mariñelarena eta Goikoetxea. Finalerdiak, hilaren 23an jokatuko dira Mañarian, eta han ere orduerdiko lana izango dute. Bi multzoak egun berean arituko dira, bat bestearen atzetik. Finala ere Mañarian izango da hilaren 30ean.
|