- Nafarraoko herri kirol txapelketak
Mindegia-Vicente dira Binakako txapeldun berriak
·Borroka handia izan zuten Senosiain anaiekin bukaera arte
IRUÑEA
Miel Mindegiak txapelak pilatzen jarraitzen du, eta atzo Nafarroako Binakakoa bereganatu zuen, Daniel Vicente lagun zuela.Hiru bikote ziren lehian, Nafarroako Lehen Mailako finaleko onenak. Orduan Nazabal eta Larretxea ezin ziren aritu min hartuta zeudelako, beraz, atzo ezin izan zuten lehiatu. Biko bakoitzak sei kana-erdiko eta sei 60 ontzako moztu behar izan zituen, eta atzo ikusitako finala, zaletasuna sortzeko horietakoa izan zen. Txapeldunek sekulako borroka izan zuten Senosiain anaiekin. Lan erdietan minutu erdi bateko aldea zuten, baina bederatzigarren enborrean ia harrapatu egin zituzten, eta azken kolpetan segurtatu ahal izan zuten txapela.
Gaur, Foruen enparantzan, 12.00etan hasita, aizkolari gazteen txapela jokatuko da. Larretxea lehengusuak, Jimenez, Erasun eta Saralegi neurtuko dira. Helduetan Larretxearen eta Nazabalen arteko dema izango da. Kanako batekin neurtuko dira.
|