- Aitzurlariak
Velez de Mendizabalek aurreikuspenak bete ditu
ARAIA
Fernando Velez de Mendizabalek ez zuen hutsik egin, eta bera izango da aitzurlarien txapela ofizialki jantzi duen estreinako aitzurlaria. Aitzurrarekin enborrak moztea aspalditik egin da Euskal Herrian, baina lehiaketa ofiziala atzo egin zen estreinako aldiz, eta Velez de Mendizabalek Arabako txapela lortu zuen.400 ikusle inguru batu ziren Araiako pilotalekuan finala ikusteko. Hiru partaide egun historiko honetan, eta bakoitzak bi 45 ontzako eta bi 36 ontzako moztu behar izan zituen. Enborrak onak, baina eman beharrekoak egokitu ziren. Velez de Mendizabal zen faboritoa, baina gorriak ikusi behar izan zituen txapela jantzi ahal izateko. Lehen enborretik aurreratu zen, eta aldea ere ateratzen hasi zen. Hogei segundo atera zizkion Lopezei lehen 36 ontzakoan, eta bigaren enborrean, lehen 45 ontzakoan, 58 segundo kentzen zizkion. Txapelak jabea bazuela zirudien, baina hirugarren enborrean epaia itxi egin zitzaion txapeldunari, eta Lopez bederatzi segundora jarri zitzaion. Azkeneko enborrean lehia ez zen aldatu, baina azkenean
ez zen ezusterik izan, eta Fernando Velez de Mendizabalek txapela jantzi zuen,
nahiz eta bost segundora izan zuen Lopez. Ruiz de Aretxabaleta lehen enborretik
atzera geratu zen, eta ez zen inoiz txapelaren lehian sartzeko moduan
izan.
|