GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-12
«Rabateko espirituaren» jaiotza ikusi dute agintariek, «zurikeria» etorkinek
«Aurretik ezarritako helburu guztiak» bete ditu atzo Rabaten amaitu zen migrazioei buruzko Europako eta Afrikako Konferentziak, Estatuen ordezkariek esandakoaren arabera. Baina gobernuz kanpoko erakundeek «zurikeria» besterik ez dute ikusi. SOS Arrazakeriaren iritziz, bileraren helburu nagusia «mugak zaintzeko eta etorkinak kanporatzeko» akordioak lortzea zen, zaintza hori egingo duten estatuek giza eskubideak errespetatzen ote dituzten kontuan hartu gabe.

DONOSTIA

Mediterraneo itsasoaren bi aldeetako estatuetako ordezkariek lortutako akordioak ez dauka aurrekaririk. Beraz, garrantzitsua dela pentsatu behar. Baina begirale guztiek diote gauza gehiegi utzi direla zehaztu gabe, egitasmoak nola egingo diren, nork ordainduko dituen... Elkartu diren 57 estatuetako ordezkariek adierazpen politiko bat eta 62 neurri aipatzen dituen «Ekintza plana» onartu dute. Onartutako testuaren gauzarik aipagarriena testu ofizial horretan txanpon bereko bi aldeak elkarri lotuta aipatzen direla litzateke, hau da, mugak zaintzeko ekimenekin eta garapenarekin zerikusia dutenak.

Rabateko bilerak beste gauza bat ere ekarri du, agintarien bulegoetan ikusten ez den horietakoa, Marokon inoiz gertatu ez zena: Afrikako hegoaldeko etorkinek bat egin dute «zurikeria» edo «hipokrisia» salatu duten gobernuz kanpoko erakundeekin eta Marokoko intelektualekin. Elkarrekin ibili dira protestaka Rabaten bertan.

Astelehenean, esaterako, manifestazioa egin zuten Rabaten. «Arrazakeriarik ez», «denok gara afrikar etorkinak» edo «ez Marokok jendarme lana egiteari» esaldiak oihukatu zituzten. Marokoko Unibertsitateko katedradun ­eta giza eskubideen aldeko militante­ batek haserre zegoela adierazi zien kazetariei: «Rabateko bileran europarrek, legeak gogortu eta mugak hobeto itxi ostean, Marokori, Mauritaniari eta Senegali polizia lana egiteko eskatu diete, eta hona etortzen dira garapena lortzeko laguntzak emango dituztela esatera. Zurikeria besterik ez da», adierazi zuen.

Legez ezin denean...

Mourad Bekkouri abokatua da. Berak oso garbi dauka Europaren segurtasuna ezinezkoa dela Afrikako herrialdeetako miseria egoera egun bezain negargarria denean. «Hori aldatzen ez den bitartean, legez kanpoko migrazioa ez da etengo, nahiz eta Europak gero eta harresi handiagoak eraiki muga guztietan», adierazi du marokoar abokatuak.

Fatima Zohra sindikalista da, ehungintzan lan egiten duena. Baimen eta eskatutako paper guztiak entregatu zituen Kontsulatu espainolean, bisatuari esker legez Estatu espainolean sartu eta lan egiteko. Alferrikakoa izan zen bere ahalegina. Lau aldiz egin zuen eskaria, eta lautan ezezkoa jaso zuen. Sutan jartzen da Europarren jarrera aipatzen zaionean. «Europak errespetatu egin behar ditu hegoaldekoak. Frantzian, esaterako, etorkinen lehenengo belaunaldiak oparotasuna lortzen lagundu zuen; bigarrenak, indar- tu egin zuen oparotasun hori. Baina hirugarren belaunaldia albo batera utzi dute, umiliatu egin dute. Eta Sarkozy ministroak esaten digu orain hautatutako etorkinak nahi dituela, prestakuntza handikoak, beste etorkin guztiei ateak itxita».

SOS Arrazakeriak bere agirian nabarmendu du Estatuen interesak nagusitu direla Rabateko bileran, giza eskubideak babesteko sinatutako itunak nagusitu beharrean. «Gailur hau egin dute, Saharaz hegoaldeko Afrikako etorkinen egoera tragikoa denean, igarotzen dituzten herrialdeetan, hau da, Aljerian, Marokon, Libian, Mauritanian eta Senegalen», salatu dute SOSekoek.

Gainera, gogora ekarri dute hilaren 3an Melillako hesian gertatutakoa ­«lau pertsona hil ziren oraindik argitu ez diren gertaeretan»­ eta itsasoan, Europako bidean, hil diren ehunka afrikarrak. Baita Marokon bertako segurtasun indarrek hegoaldeko etorkinen eskubideak bortxatzen dituztela ere.

Horregatik guztiagatik, SOS Arrazakeriak exijitu du migrazioaren inguruan Marokorekin sinatutako akordio guztiak bertan behera uzteko.



El texto final relaciona la gestión de la inmigración con la lucha contra la pobreza

RABAT

La declaración final de la primera Conferencia euro-africana sobre Inmigración y Desarrollo, que se clausuró ayer en Rabat, relaciona la gestión de los flujos migratorios con la lucha contra la pobreza y el desarrollo duradero y compartido.

La declaración destaca la necesidad de crear un entorno propicio al desarrollo, a través del buen gobierno, los intercambios humanos y comerciales, la paz y la estabilidad y la coherencia de las políticas internacionales. Señala también que en la Conferencia de Rabat se ha instituido un «partenariado» con el que se pretenden gestionar de la mejor manera y con un espíritu de responsabilidad compartida los flujos migratorios entre países de origen, de tránsito y de destino.

Destaca la importancia de revalorizar el potencial de la emigración legal, de desarrollar campañas de sensibilización, de facilitar la circulación de trabajadores y personas, de diseñar políticas activas de integración de los inmigrantes en situación regular y de luchar contra la marginación, la xenofobia y el racismo.

También expresa la necesidad de luchar contra la «inmigración ilegal», de suscribir acuerdos de readmisión y de «combatir a las redes que se dedican al tráfico de seres humanos».

Considera igualmente que el «partenariado» creado en Rabat tiene un carácter «pragmático y operativo» que se concreta en el Plan de Acción que fue adoptado ayer. La declaración pide que se integren las medidas incluidas en dicho Plan en las políticas y acciones que los estados participantes emprendan en cuestiones migratorias.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Continúa el despropósito
Mundua
Siete bombas en hora punta causan al menos 163 muertos
Kirolak
Despedida sorpresa de Guerrero entre lágrimas
Euskal Herria
Etxerat: «Prozesua benetan blindatzeko PSOEk presoak hona ekarri behar ditu»
Kultura
Concierto sin mar de fondo
Euskal Herria
Garzón detiene al director del Grupo Noticias y a un ex preso de Zumaia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss