GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-12
Etxerat: «Prozesua benetan blindatzeko PSOEk presoak hona ekarri behar ditu»
Gobernu espainola gidatzen duen PSOE alderdiari zuzendu zitzaion atzo ere Etxerat elkartea. Euskal Herrian ireki beharreko prozesu politikoa «blindatzeko», berehala egin beharrekoa euskal preso politikoak herriratzea dela exijitu zion. Gainera, alderdi berekoa den Odon Elorza Donostiako alkateari gutuna bidali dio.

DONOSTIA

Euskal errepresaliatu politikoen senitartekoen kolektiboak, Etxerat-ek, interpelazio zuzena egin zion PSOEri, Donostian, atzo egin zuten elkarretaratzearen bidez. Horrela, Euskal Herrian irekitako prozesu politikoa «benetan blindatzeko», euskal preso politiko guztiak «da- gozkien eskubideen jabe izanik» berehala Euskal Herrira ekartzeko exijitu zion Etxerat-ek Gobernu espainolari. Gainera, alderdi berekoa den Donostiako alkate Odon Elorzari gu- tuna bidali berri dio, udaletxean aurkeztu zuten idazkiaren eta informearen bidez.

«PSOE: aski da salbuespen neurriekin. Dagozkien eskubideen jabe etxeratzeko, preso eta iheslariak Euskal Herrira» lelodun pankartaren atzean elkarretaratu ziren Donostiako udaletxe aurrean Etxerat elkarteko berrogei lagundik gora. Orain egun batzuk Odon Elorza alkateak erabili zituen hitzak baliatu zituen gainera aipa kolektiboko kide Agustin Rodriguezek PSOEri egindako exijentzia azaltzeko. Izan ere, atzo iluntzean «bakearen aldeko kontzertu» gisa izendatu zuten emanaldia aurkezteko orduan, horrek «bakea blindatzeko» balioko zuela nabarmendu baitzuen Elorzak.

Etxerat-ek, aldiz, «bakea ekarri behar duen eta benetako konponbidea ekarri behar duen prozesua blindatzeko», Odon Elorzaren alderdiak berehalakoan euskal preso politiko guztiak, «dagozkien eskubideen jabe izanik», Euskal Herrira ekarri behar dituela exijitu du. Hala ere, «benetako konponbidearen harira antolatutako ekimen guzti-guztiak» begi onez ikusten dituela gaineratu du.

Presoen eskubideen urraketak

Sakabanaketa politikaren gisako «salbuespen» neurriak, «hiltzeaz eta samina zabaltzeaz gain gatazka elikatzen duten neurriak», berehalakoan ber-tan behera uzteko deia egin zion,beste behin ere, PSOEri.

Gainera, Gobernu espainoleko alderdia interpelatzeko Donostiako alkateari zuzendutako idazki bana aurkeztu zuten udaletxean, elkarretaratu ostean. Bata Odon Elorzari bideratutako gutuna zen; eta bestea, berriz, Donostiako 60 preso politikoen egoera oinarri hartuz presoen eskubideen urraketak zerrendatzen dituen txostena.



Polizien jarrera bortitzagatik, bi egunez eri
G.M.
DONOSTIA

Donostiako hirurogei preso politikoen berri eman dio Etxerat-ek Odon Elorzari, baita, oro har, preso politikoen eskubideen urraketena ere. Lagin moduan Ińaki de Juana, Txomin Troitińo, Kristina Gete eta Aintzane Orkolaga presoen egoera azaldu diote, besteren artean.

«Bide osoa botaka»

Gogor salatu du Etxerat-ek presoek bizi dituzten egoerak, eta bereziki Aintzane Orkolagak joan den uztailaren 4an jasandakoa gaitzetsi du.

Izan ere, aipa egunean Orkolaga begietako berrikusketa egitera eraman zuten polizia frantsesek Parisko ospitale batera. «Metro koadro bateko leku batean, inolako airerik gabe eta burdina eskuak bizkarrean lotuak zituela eraman zuten, eta bide osoa botaka eginez eta izugarrizko buruko minekin igaro zuen», salatu du kolektiboak. Medikuarekin ere, nahiz eta hark alde egiteko eskatu, poliziez inguratuta egon zen. Itzuleran, toki berean joa- teari uko egin zion Orkolagak, eta «indarrez» sartuko zutela mehatxatu zuten.

«Bortizkeria horren ondorioz», Orkolaga bi egunez ohetik altxatu ezinik egon dela salatu dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Continúa el despropósito
Mundua
Siete bombas en hora punta causan al menos 163 muertos
Kirolak
Despedida sorpresa de Guerrero entre lágrimas
Euskal Herria
Etxerat: «Prozesua benetan blindatzeko PSOEk presoak hona ekarri behar ditu»
Kultura
Concierto sin mar de fondo
Euskal Herria
Garzón detiene al director del Grupo Noticias y a un ex preso de Zumaia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss