1.150 haur «Bilbao Aktiba!»-ren udalekuetan
·Iaz baino 200 haur gehiagok hartuko dute parte hiriburuko hainbat auzotan egingo diren ekintzetan
BILBO
Sei eta hamabi urte bitarteko 1.150 haurrek «Bilbao Aktiba!» planaren barruan dauden udalekuez gozatu ahal izango dute. Aurtengo edizioan, gainera, iaz baino 200 ume gehiagok hartuko dute parte. Jon Aritz Bengoetxeak, Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak, honakoa adierazi du: «Jarduera horien helburua udalekuetako haurrek une atsegina pasatzea da. Haurrengan modu dibertigarrian sustatu nahi ditugu berdintasun eta tolerantzia baloreak». Udalekuak Zurbaran, Zurbaranbarri, Pio Baroja, Luis Biñas, Luis Briñas, Pagasarribide eta Elexabarri Hezkuntza Zentro Publikoetan egingo dira, eta igerilekuetako jarduerak Txurdinaga, Artxanda eta Errekaldeko udal igerilekuetan izango dira.
|