GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-07-12
Hautagaien zerrenda luzea da, baita ezbaiena ere
Nor hasiko da bihartik aurrera Tourra irabazten? Erantzuna erraza da: batek daki. Basso, Ullrich eta Vinokourov, izar nagusiak, lasterketatik at geratu ziren hasi baino lehen, baita Mancebo ere. Erorketa batek Valverde etxera bidali zuen. Horregatik, Armstrongen lekukoa bat-batekoak hartuko du. Orain arte, ez da sumatu tropelean hutsune hori betetzeko txirrindularirik. Pirinioetan azterketa dute.

Guztien artean, Klodenek besterik ez du Pariseko podiuma zapaldu, orain dela bi urte, hain zuzen. Izan ere, 2000. urtean Paris-Niza eta Euskal Herriko Itzulia erdietsi zituen, baina izarra distirarik gabe geratu zen. Orain, berriz, sekulako aukera du, eta burua ondo duela erakutsi du. Gainera, talde onena du alde alemaniarrak T-Mobilen, hala nola, Gonchar liderra bera, Guerini, Mazzoleni, Rogers...

Landisek, ordea, 9. postua du onena, iaz lortutakoa. Phonak taldekoa txirrindulari osoa da, baina beti du egun txarren bat. Dena den, aurten itzel aritu da, eta California, Paris-Niza eta Georgia itzuliak irabazi ditu.

Hirugarren izena Menchov (Rabobank) da. Iazko Espainiako itzulian erakutsi zuen hiru asteko lasterketa duela hanketan; 2. sailkatu zen Herasen atzetik. Baina, Tourrean ez da inoiz aurreneko hamarretan sailkatu, hamaikagarrena izan zen orain dela hiru urte. Edonola ere, heldutasuna iritsi zitzaiola dirudi.

Bestetik, denen ahotan zen Leipheimer. Estatubatuarrak Dauphine Libere erdietsi zuen eta Ullrich edo Bassoren hutsuneak betetzeko txartel asko zituela zirudien. Gerolsteiner-eko txirrindulariak pot egin zuen larunbateko erlojupekoan, ezustean, eta sei minutu galdu. Horrela da txirrindularitza, orain dela hilabete bat guztiak utzi zituen atzean eta orain galduta dabil sailkapenean.

Beste hautagaien zerrenda oso luzea da; esaterako, Sastre (CSC), Moreau (Ag2r) eta Evans (Davitamon-Lotto). Azken hori ustekabea emateko prest da, ezbairik gabe. Davitamon-Lotto taldeko australiarra igotzaile petoa da eta erlojupekoan ere oso ondo moldatzen da. Iaz, 7. sailkatu zen eta egundoko aukera du aurrerapausoa emateko. Sastre hiru aldiz sartu da lehendabiziko hamarretan. Hura ere igotzailea da eta Espainiako Itzuliaren podiuma zapaldu du. Ziur asko aurrean izango da, baina ez du ematen Tourra lehiatzeko gai denik, ezta Bassoren markak gaindituko dituenik ere. Azkenik, Moreau frantsesen itxaropena da. 35 urte ditu eta maila eman du aurten; 2. Dauphine Liberen eta 3. Catalunyako Itzulian. Ezbairik gabe, azken aukera du Ag2r-ko txirrindulariak. Festina taldean 4. sailkatu zen 2000n, baina hurrengo denboraldietan ezin izan du maila hura berreskuratu: 8., 12., eta 11. sailkatu da azken hiru urtetan, hurrenez hurren.

Parisen nahi dute garaipena guztiek, baina hori lortzeko Discovery taldekoak gainditu beharko dituzte, Azevedo, Hincapie, Popovych eta Savoldelli. Huts nabarmena egin zuten erlojupekoan Bruyneelen mutilek eta mendian dute bigarren aukera. Egia esan, Azevedok besterik ez daki zer den aurreneko postuetan lehiatzea, portugaldarra 6. izan zen 2002an eta 5. 2004an. Hincapiek 14.a du posturik onena eta Popovychek 12.a, iaz eskuratu zuten biek.

ERASORA!

Igotzaileek ere jauzia egin nahi dute bihartik aurrera. Multzo horretan dira Rujano, Mayo, Rasmussen, Mercado, Caucchioli, Garzelli, Simoni edo Gomez Marchante. Ez dute Tourra irabaziko baina dohainak dituzte lasterketa hankaz gora jartzeko. Tourraren irabazleak hor du gurpila jarraitzeko.

Karpets eta Pereiro dira Caisse d’Epargne taldeko buruak eta ez dute erraza izango Valverdeko lekukoa hartzen. Euskaltel-Euskadi multzoan Zubeldiarengan konfiantza dute sailkapen nagusiari begira, Mayok berak etapak irabaztea nahiago duela aitortu baitu. -

BILBO


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Continúa el despropósito
Mundua
Siete bombas en hora punta causan al menos 163 muertos
Kirolak
Despedida sorpresa de Guerrero entre lágrimas
Euskal Herria
Etxerat: «Prozesua benetan blindatzeko PSOEk presoak hona ekarri behar ditu»
Kultura
Concierto sin mar de fondo
Euskal Herria
Garzón detiene al director del Grupo Noticias y a un ex preso de Zumaia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss