GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-12
- Harri-jasotzaileak
Izeta anaiak, Ostolatza eta Irigoien lehiatuko dira Alegiako Torneoan
·Datorren larunbatean neurtuko dira, 125eko zilindroarekin, kubikoarekin eta bolarekin

ALEGIA

Ez dute txantxetako lehiaketa antolatu Alegian datorren larunbat arratsalderako, bertan Gipuzkoako lau harri-jasotzaile handi izango baitira nor baino nor, Txintxarri Txapelketan.

Izeta II.a, Izeta III.a, Ostolatza eta Irigoien lehiatuko dira. Bakoitzak zilindro berria, kubikoa eta bola erabiliko ditu, guztiak ere 125 kilokoak, eta bakoitzarekin lanean aritzeko hiru minutuko txandak izango ditu kirolari bakoitzak.

Sariak ere ez dira txantxetakoak. Lehenengoak 1.050 euro kobratuko ditu. Bigarrenak 900, hirugarrenak 750 eta laugarrenak 550. Guztia, Alegian, Larraitz auzoko plazan izango da, eta sarrera ordaindu beharrik ez da izango, debalde izango baita. Eguraldi txarra izanez gero, pilotalekuan jokatuko dute. Harri-jasotzaileez, gain, aizkolarien erakustaldia ere izango da ikusgai.

Lehiaketa horrek, gainera, sekulako ikusmina piztu du,Izeta II.a bertan izango baita, eta haren eta Ostolatzaren arteko dema ikusteko irrikaz daude zaleak. Aiarrak lehiaketa ofizialetan ez parte hartzeko erabakia hartua du, eta bera torneoetan eta erakustaldietan bakarrik ikusi ahal izango da. Gainera, Aimar Irigoien ere bertan izango da haiek estutzeko asmotan, baita Izeta III.a ere. Patxi Jauregi da antolatzaileetako bat. Hark azaldu zion GARAri lehiaketa horren nondik norakoa: «Iaz festa batzordeak herri kirolari bultzada eman nahi ziola-eta, Aimar Irigoienen marka ahalegina jarri nahi izan zuen, eta sekulako arrakasta izan zuen. Aurten, berriz, bide beretik jarraituz, aurrerantzean ere jarraipena izango zuen zerbait antolatu nahi zuten, eta harri-jasotzaileen lehenengo Txintxarri Txapelketa jarri dute», esan zuen.

Parte hartzeak gonbidapen bidez egin dira, eta pisu bereko harriak erabiltzeko hautua egin dute antolatzaileek. Horrela, 125eko zilindro berria harri txikien txapelketa ofizialetan erabiltzen dena da. 125 kiloko bola, berriz, harri handien txapelketa ofizialetan erabiltzen den harria da, eta 125eko kubikoa normalean lehiaketetan ez da erabiltzen.

Lehiaketa hasi aurretik egingo dute zozketa, eta horren arabera egin beharko dute lan kirolariek. Sailkapenean berdinketaren bat izanez gero, lanean aurretik aritzen dena geratuko da sailkapenean aurretik. Gero, dopingaren kontrola pasatu beharko dute, eta hori zozketa bidez erabakiko da. Antolatzaileek orain zaleen erantzuna espero dute: «Hemen inguruan, baita Azpeitia aldean, edo Zarautz aldean ere, asko ari dira honi buruz hitz egiten, eta jende asko etortzea espero dugu. Iaz Aimarren marka ikusteko plaza gainezka egon zen, eta aurten ez dugu gutxiago espero. Sarrerarik ez da kobratuko, eta euria egiten badu, aterpea ere badugu. Beraz, ez dago zertan kezkatu, eta seguru gaude gainera kirolariek goi mailako ikuskizuna emango dutela», esan zuen Patxi Jauregi antolatzaileak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Continúa el despropósito
Mundua
Siete bombas en hora punta causan al menos 163 muertos
Kirolak
Despedida sorpresa de Guerrero entre lágrimas
Euskal Herria
Etxerat: «Prozesua benetan blindatzeko PSOEk presoak hona ekarri behar ditu»
Kultura
Concierto sin mar de fondo
Euskal Herria
Garzón detiene al director del Grupo Noticias y a un ex preso de Zumaia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss