GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-12
- Hirukotea Bikotearen aurka
Errastik ezin izan dio eutsi pilota makalek baldintzatutako saiakuntzari
·Nahiz eta bikoak atzean erabat hautsi ez, azkoitiarrak ez du laguntza nahikorik izan

OLAIZOLA II-BELOKI 22
ARRETXE-RETEGI BI-ERRASTI 14

Pilotakadak: 800. Iraupena: 82 minutu (Benetako iraupena: 41.42). Markagailua: 0-5, 2-5, 2-6, 3-6, 3-7, 12-7, 12-8, 15-8, 15-9, 17-9, 17-12, 18-12, 18-13, 21-13, 21-14 eta 22-14. Sakeak: 6 Olaizola II.ak eta 1 Arretxe II.ak. Atzean: 5 Olaizola II.ak, 2 Belokik eta 1 Retegi Bik. Zabalean: 3 Olaizola II.ak, 2 Arretxe II.ak eta 1 Retegi Bik. Txokoan: 1 Olaizola II.ak, 2 Arretxe II.ak eta 1 Retegi Bik. Hutsak: 3 Olaizola II.ak, 3 Belokik, 2 Arretxe II.ak eta 3 Retegi Bik. Gertaerak: Sarrera eskasa Iruñeako Labrit pilotalekuan.

DONOSTIA

Aimar Olaizolak eta Ruben Belokik lana beltz eginda menderatu zuten Iker Arretxe, Julen Retegi eta Jokin Errastik osatutako hirukote xelebrea. 800 pilotakadako lehia astunean, bikoteak gupidarik gabe zigortu zuen Errasti, eta, azkenean, azkoitiarrak amore eman behar izan zuen bikoak erakutsitako joaren aurrean. Edozein modutan, Labriteko bero itogarriak, otarrean jarritako pilota distiragabeek eta bi aurrelari gazteen gehiegizko errespetuak zertxobait ilundu zuten neurketa interesgarria behar zuena.

Hirukotean, Iker Arretxe izan zen zabala zaintzeaz arduratu zena hasieratik, eta Julen Retegi bosgarren koadro parean kokatu zen. Lehen sakea bikoteari egokitu zitzaion, baina Ruben Belokik egindako huts nabarmen batek pilota aldatzeko aukera eman zion hirukoari. Urdinek, normala den moduan, «trapuzko» pilota bat atera zuten eta hortxe eman zitzaion hasiera Labriteko maratoiari. Olaizolak eta Belokik ezin zuten atzean lehia hautsi eta aurrean tantoa egitea ia ezinezkoa zenez, 95 pilotakadaren ostean, goizuetarrak pilota bat txapara bidali, eta 0-2koa markagailura igoarazi zuen.

Aurreko astean ere bost norgehiagoka jokatuta zegoen Aimar, eta gainera zetorkiona ikusita, atsedenak hartzen hasi zen. Kantxan, ordea, hirukotearen tanto onentsuenak ikusi genituen hasiera horretan. Iker Arretxek ­hasiera oso polita eman zion partidari nahiz eta gero behera egin­ sakez, ezker airez eta txokoan utzita egindako hiru tantori esker urdinak 0-5 aurreratu ziren. Dirua ia doblean irten zen bikotearen alde, baina emaitza ikusita apurka-apurka parekatzen joan zen.

Sekulako partziala

Retegik beheko koltxoira bidalitako pilota batek suposatu zuen gorrien lehen tantoa, eta, hortik aurrera, lehiak beste traza bat hartu zuen. Tanto luze batzuen ondoren ­Arretxek txokoan bikain amaitu zuen 2 eta 6koan igaro zuten 300 pilotakadako mugarria­ hirukoteak beste pilota bat atera zuen. Gaizki egina, pilota hori gehixeago ibiltzen zelako eta kolpetik bederatzi tanto jarraian egin zituztelako gorriek, 3-7tik 12-7ra.

Ez zegoen dena galduta, Retegi Biren zartako eder batek 12 eta 8koa ahalbidetu baitzuen, baina ordurako joak zituzten 500 pilotakadek ­lan gehiena Errasti eta Olaizolari pilatu zitzaien­ atzelari gipuzkoarraren aurpegia oinazez eta sufrimenduz eraldatua zuten. Jokinek nahikoa lan bazuen pilotak paretan sartzen eta aurrelari gazteek hil ala bizi jokatu zituzten beren aukera apurrak.

Arriskatzeko behar horrek tanto ikusgarriren batzuk utzi zituen ­Julen Retegiren bi dejada, bat txokoan eta bestea zabalean, eta 18-13koan Errastik bikain atzeratutako pilota, Iker Arretxek maisuki ezker airez biribildu zuena­, baina baita beste hainbat huts ekarri ere.

Katedrak aurrez ikusi moduan, Olaizola II-Beloki bikotea 22ra iritsi zen. Baina hori bai, ziur gaude, ez batzuek eta ez besteek ez dutela denbora luzez horrelako esperientzia bat errepikatzeko gogorik izango, edo ez behintzat atzo otarrean ipini zituzten pilotekin.



Apuntes
Leitza supera a Esain y se mete en la final (22-15)

Iñigo Leitza se clasificó para jugar la final del torneo especial del Cuatro y Medio que organiza Asegarce durante la feria de San Fermín. El de Lemoa superó por 22 a 15 ­con 4 saques en 49 minutos de partido­, jugando con sobriedad, a un Iñaki Esain con juego pero excesivamente acelerado ­logró 3 saques pero cometió 2 pasas­.

Argote contra Ruiz tras ganar seis de seis

Jokin Argote se medirá a Patxi Ruiz el próximo domingo en Zarautz en el partido estelar. A pesar de llevar sólo un mes en profesionales, jugará con Asier Olaizola y Julen Retegi será su otro rival. El zarauztarra ha ganado los seis partidos que ha disputado en la máxima categoría.

Eusko Basque también programará en Filipinas

Después de intentarlo durante doce años, Eusko Basque ha logrado que el frontón de Cebú (Filipinas) abra sus puertas el mes de octubre. La empresa contará durante los próximos cinco años con el 60% de las acciones del recinto y programará quinielas tanto de cesta punta como de mano.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Continúa el despropósito
Mundua
Siete bombas en hora punta causan al menos 163 muertos
Kirolak
Despedida sorpresa de Guerrero entre lágrimas
Euskal Herria
Etxerat: «Prozesua benetan blindatzeko PSOEk presoak hona ekarri behar ditu»
Kultura
Concierto sin mar de fondo
Euskal Herria
Garzón detiene al director del Grupo Noticias y a un ex preso de Zumaia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss