Noticias Taldea:«Giza, etika eta justizia ikuspegitik, Pablo Muñozen atxiloketa larria da»
DONOSTIA
Noticias Taldeak «sumina eta harridura» agertu zuen bere zuzendari editorial Pablo Muñozen atxiloketaren berri izatean. Komunikazio talde horretako Administrazio Kontseiluak eta zuzendaritzak prentsa adierazpena kaleratu zuten Muñozi sostengua adierazi eta Baltasar Garzonen agindua salatzeko.“Diario de Noticias de Navarra”, “Diario de Noticias de Alava” eta “Noticias de Gipuzkoa” egunkariak kaleratzen dituen taldearen arabera, «giza ikuspegi, ikuspegi etiko eta juridikoaren aldetik» atxiloketa larria da. «Pablo Muñoz bezalako pertsona bat atxilotzea (bere ibilbide profesionalak prentsa librearen eta giza eskubide eta askatasunen defentsan izandako eragina kontuan hartuta) Zuzenbide Estatuaren benetako oinarrien kontrako eraso eta bidegabekeria da», erantsi zuen. Fernando Grande-Marlaskak 5. Instrukzio Epaitegia utzi berri du Garzon itzuli dela-eta, eta horren esku geratu da auzi hau ustezko «ETAren estortsio sarearen» aurka agindu eta bideratutako operazioaren ondorioa dela ere gogorarazi zuen; «atxilotutako baten deklarazio nahasi eta zalantzagarria baino froga gehiagorik gabe» etorri den atxiloketa izan dela, alegia. Besterik ere esan zuen, ordea. Auzitegi Nazionala «salpuespen epaitegia» dela bota zuen, eta bere jardunean duen «zigorgabetasuna» gaineratu. «Pablo Muñozen etxean sartu da eta atxilotu eta inkomunikatu egin du, bere senideei inongo informaziorik eman gabe eta abokaturik aurrean ez zela», salatu zuen Noticias Taldeak.
«Jarrera editorial bat zigortu»
«Editorial honetako pertsona garrantzitsu bat atxilotzearen helburu nagusia Taldearen ahotsa isilaraztea bada, hori jarrera editorial bat zigortzeko saioa izango da: indarkeriaren erabilerak eta estortsioak dakarren oinarrizko giza eskubideen urraketaren eta botere politikoaren edo, kasu honetan, botere judizialaren gehiegikeriaren ikuspegi kritiko eta menderakaitza salatzeagatik nabarmentzen den editorial bat», agertu zuen.Bere izena auzi honetan nahastuta zegoela esaten zuten informazioen aurrean joan den larunbatean Muñozek berak «Dañar por dañar» izenburupean kaleratutako adierazpena, «lehenengo hitzetik azkenera», bere egiten duela jakinarazi zuen. Eta “Diario de Noticias de Navarra”ko eta “Noticias de Gipuzkoa”ko zuzendariaren idatzi hartatik bi esaldi hauek ekarri zituen gogora:«Inoiz ez dut parte hartu inongo enpresariren estortsio bitartekaritzan, eta uste dut moralgabea eta justifikaezina dela inongo talde terroristari dirua ordaintzeko negoziatu, erraztu edo babestea», batetik; eta «Zintzotasun, uste oso eta sendotasun handienez salatu dut enpresariei egiten zaien estortsioa, eta indarkeria honen biktima izan direnak indar handiz defendatu ditut», bestetik. Horretaz gain, euskal gizarte eta kazetariengandik atzo hiru erredakzioetan jaso zituen elkartasun eta babes adierazpen ugariak eskertu zituen Noticias Taldeak bere agirian. Zeroa Multimediako enpresa batzordeak ere osatu zuen idatzia, eta Noticias Taldeko langile guztien izenean, babesa eskaini zion Muñozi eta gogor jo zuen Garzonen kontra. Besteren artean, talde honetako zuzendari editoriala inkomunikatu izana «ulergaitza eta bidega- bea» dela adierazi zuen. «Behin eta berriz publikoki mota guztietako indarkeriaren kontra agertu den pertsona baten atxiloketaren aurrean harrituta» agertu ziren langileak, eta honakoa gehitu zuten: «Adierazpen askatasuna, bakea eta elkarrizketarekin duten konpromisoa defendatzen jarraituko dutela jakinarazi nahi diote gizarteari eta irakurleei».
«Los obstáculos a la paz vienen de Madrid»
DONOSTIA Tras mostrar su solidaridad a familiares y compañeros, LAB exigió la liberación de Pablo Muñoz y Jesús Iruretagoiena, que «están siendo víctimas de la impunidad y la sinrazón». En un comunicado, la central abertzale indicó que estas detenciones y las anteriores se están produciendo «en un contexto en el que estas expresiones de violencia y represión deberían ser arrinconbadas definitivamente para dar paso al diálogo y al respeto a la voluntad ciudadana». LAB recordó que ya son 35 los vascos detenidos desde que ETA anunciara, el 22 de marzo, su alto el fuego permanente. La permanencia de la represión, a su juicio, refleja que «los obstáculos para el desarrollo de un auténtico proceso de paz, diálogo y soluciones proceden de Madrid y París». Lokarri destacó que Muñoz «ha demostrado una trayectoria
intachable a favor de la no violencia y del respeto a todos los derechos humanos de todas las personas. Su detención es injusta y solicitamos su puesta en libertad». Añadió que lo que está ocurriendo en esta causa es «difícilmente justificable en un Estado de Derecho».
Errepresio politikoa bertan behera uzteko eskatu du Askatasunak
DONOSTIA
Askatasuna kezkati agertu zen atxilotuak inkomunikaturik
daudelako eta horiek jasan dezaketen tratuarengatik. «Tresna errepresibo
guztiak» bertan behera uzteko eskaera egin zien Estatu espainolari eta
frantsesari, «bai Poliziarena, bai auzitegi bereziena, bai preso eta iheslarien
aurkakoa».
«Konponbide prozesuak hamaika eraso jasan ditu
azkenaldian, eta ezin dugu onartu. Herritarrok konponbidearen alde bagaude,
estatuen indarkeria salatzera eta prozesuaren alde indarrak metatzera kalera
atera behar dugu», adierazi zuen prentsa adierazpen batean, eta horren xedea
«baldintza demokratikoak» bermatzea litzatekeela gaineratu zuen. Izan ere,
«euskal herritarron esku baitago prozesua blindatzea eta akordio politikoa
lortzea, baita hori egin ahal izateko oinarri demokratikoak bermatzea ere».
Amnistiaren aldeko antolakundearen iritziz, Euskal
Herrian garatu beharreko prozesu politiko horretan ez dago lekurik kanpoko esku
hartzeentzat, eta zehazki Auzitegi Nazional espainolaren eta Parisko Auzitegiko
14. Sekzioaren ekinbideak aipatu zituen. «Elkarrenganako errespetutik abiatuta,
bortxaren bidez elkarri ez erasotzea gako garrantzitsua da», bota zuen.
Bortizkeria adierazpenak ez indargabetzea eta
errepresioaren bideari jarraitzea, jarraitu zuen, «kontrako norabidean doa.
Euskal Herriak ez du onartzen une politiko honetan atxiloketak egotea, eta esku
hartze horrek hodei ilunak besterik ez dakarzkio prozesuari».
|