Ruweleko langileen alde agertu da Prud’Hommes
BAIONA
Lantegiaren itxieraren kontra egin zuten 140 langileen kasuan bezala, beste 105ek ezarritako salaketa ontzat eman du Baionako Prud’Hommes Kontseiluak. Lan gorabeherak aztertzen dituen auzitegiak kaleratzeek Lan Kodea urratu zutela ebatzi du eta baliogabetzat jo ditu.
Legez kontra kaleratu izanagatik, Ruweleko langile ohiek urtebeteko soldata- ren kopurua jaso beharko lukete kalte-ordainetan. Alta, duela bi urte lehen multzoari zegokion ebazpenarekin egin zuten bezala, seguru asko administrazio likidatzaileek helegitea aurkeztuko dute.
CFDT sindikatuaren eskutik daramate langileok auzitegietako borroka. Sindikatua pozik agertu da ebazpenarekin eta espero du helegitea jarri ordez, «ugazaba maltzurren» aurka egingo dutela likidatzaileek.
|