GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-15
Zapatero:«Soilik indarkeria amaitzeko hartuko ditu konpromisoak Gobernuak»
ETAk eta Gobernu espainolak, joan den otsailean, «konpromiso eta bermeen» akordioa hitzartu zutela jakinarazi zuen astelehenean GARAk. Jose Luis Rodriguez Zapatero atzo arte ez zen mintzatu informazio horren gainean, eta ETArekin edota Batasunarekin inolako akordiorik ez duela lortu esateko hitz egin zuen.

MADRIL

«Inondik inora ez dago akordiorik». Horixe izan zen Gobernu espainoleko presidenteak erabili zuen esaldia Punto Radion egin zioten elkarrizketan egunkari honek kaleratutako informazioaren gainean galdetu ziotenean. Jose Luis Rodriguez Za- patero kexu agertu zen, gainera, bere Gobernua ez delako jasotzen ari oposizioaren aldetik «aurreko gobernuek ETArekiko elkarrizketa prozesu baten aurrean izandako tratamendu bera. Ez da onargarria sinesgarritasunaren ikuspegitik».

Berriro ere konpromisoen inguruan galdegin ziotenean zera bota zuen: «Jada erantzun dut. Indar politikoek konfiantzatik eskaintzen dute babesa, eta PP konfiantza ezatik iradokizunak egiten ari da». Horretaz gain, Mariano Rajoy buru duen alderdikoek «oso gauza larriak» leporatu dizkiotela gaitzetsi zuen. «Ez diot inongo iradokizuni erantzungo. Indarkeria amaitzeko baino ez ditu hartuko konpromisoak Gobernuak».

Erakunde armatuaren eta bere Gobernuaren arteko elkarrizketaren oinarrian bi irizpide daudela nabarmendu zuen Zapaterok:«Legezkotasunari eta Zuzenbide Estatuari errespetua, eta, bigarrenik, indarkeria guztiz alboratzea eta erabateko bermea izatea ETAk betiko utziko diola bere jardunari».

PPri berriz kritika egin ostean ­«baliteke norbaitek hain gauza argiak entzun nahi ez izatea, alderdi interesengatik»­, honako mezua helarazi zuen:«Soilik esan dezaket Gobernuak baiezta dezakeela historia demokratikoan izan ditugun baldintza onenak dauzkagula indarkeriaren amaiera ikusteko».

Euskal herritarren erabakitzeko eskubideaz, berriz, honakoa adierazi zuen: «Etorkizuna euskal herritarrek erabakiko dute, legezkotasunaren barruan, adostasuna eta bizikidetza berrituko dituen akordio politiko handi batetik abiatuta».

Maria Teresa Fernandez de la Vega ere mintzatu zen gatazka konpontzeko prozesuaz, eta «aurrez ikusia bezala eta inolako arazorik gabe» doala aurrera zehaztu zuen. Gobernuak ETArekin akordiorik duenik ukatu zuen: «Konpromiso bakarra bakea da. Ez dago itun politikorik, ez dago bidezidorrik, ez dago ezkutuko ezer».

PPko Ignacio Astarloak gezurretan aritzea leporatu zion Zapaterori, «hitzak ez baitatoz bat ekintzekin», eta «zalantza larriok» argitzeko eskatu zion.



«Lerro gorriak» elkarrizketan
GARA

MADRIL

PSOEko agintari Ramon Jauregik gauzak argi utzi nahi izan zizkion atzo ezker abertzaleari, eta elkarrizketa politikoan «lerro gorriak» daudela azaldu zuen. «Inoiz ez dugu onartu beharko euskal herritarrok eta espainolok 30 urte luzeotan geure buruari eman diogun status quo juridiko-politikoa aldatzea demokratikoak ez diren eskaera batzuk onartzearren». Batasunak «demokrazian sartu» eta Alderdien Legea «onartu» behar duela esan zuen: «Baina azkarrak izan behar dugu, eta ez ditugu estutasun handiegian jarri behar».

Batasuna y EA afirman que la legalidad no puede limitar la decisión de los vascos

Batasuna y Eusko Alkartasuna coincidieron ayer en afirmar que la legalidad española no puede «autolimitar» la decisión y la libre voluntad de los ciudadanos vascos. Ambas formaciones respondieron así a las declaraciones realizadas en Punto Radio por el presidente español, José Luis Rodríguez Zapatero, y señalaron que deberá ser la legalidad española la que se adapte a la voluntad popular, y no al revés.

El mahaikide de Batasuna Pernando Barrena afirmó que «la libre voluntad para ser libremente expresada debe serlo sin ningún tipo de corsé», en referencia al marco legal, y consideró que éste «tiene que considerarse como una garantía del ejercicio de esos derechos democráticos y no en absoluto como un muro de contención o cortapisa».

Barrena insistió en que para «buscar recetas de solución» hay que partir desde principios democráticos y «no acomodar la voluntad de los vascos a la legalidad, sino que, si alguien lo necesita, acomodar la legalidad a la voluntad de los vascos».

«Hay que entrar en el debate»

Por su parte, el secretario general de Eusko Alkartasuna, Unai Ziarreta, consideró que el planteamiento del presidente español de respetar la decisión de los vascos «siempre que se someta al marco legal» supone, de hecho, no respetarla. Porque, a juicio de Ziarreta, «puede que precisamente queramos superar ese marco», y apostó por acumular fuerzas entre las formaciones en pro de la autodeterminación para la puesta en marcha de la mesa multipartita.

Además, Ziarreta incidió en que «los problemas no se van a resolver con un nuevo estatuto con más competencias» y aseguró que «vamos a tener que entrar» en el debate del derecho de decisión y en el reconocimiento «como pueblo diferenciado».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hiriente ONU
Euskal Herria
Garzón decreta libertad bajo fianza para Pablo Muñoz, al que imputa «colaboración»
Euskal Herria
La injusticia llega a los tribunales ocho años después del cierre de «Egin»
Jendartea
Azkenean iritsi gara Ternuara, eta Ternua ederra da
Ekonomia
Un trabajador navarro muere aplastado en Ziordia
Kultura
El abrazo del verano
Kirolak
Juventus, Fiorentina y Lazio descienden a la Serie B por fraude deportivo
Mundua
Israel bombardea de nuevo Beirut y la ONU no respalda a Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss