GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-15
San Miguel Liga Euskal Herrira iritsiko da gaur
·Plentziako XVIII. Ikurrina jokatuko dute TKE osatzen duten hamabi traineruek

DONOSTIA

Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) antolatzen duen San Miguel Liga Euskal Herrira iritsiko da gaur, joan den asteburuan Galizian izan ondoren. Hondarribia lidergoan dela jokatuko dute Plentziako XVIII. Ikurrina, 18.30etik aurrera.

Kantauri itsasoko lehiaketarik indartsuena osatzen duten hamabi ontziek estreinaldi ikusgarria eman zioten lehiaketa berriari joan den asteburuan. Hondarribiko Ama Guadalupekoa izan zen ontzirik azkarrena Riveiran eta Boiron jokatutako estropada bietan, baina agerian geratu zen aurten parekotasun handia egongo dela.

Aurreneko bost probetan egingo den bezala, Plentziako txandak zeintzuk osatuko duten ere zozketa bidez erabaki zuten. Taldeak ikusita, lehia ikusgarriena aurrenekoan egon daitekeela dirudi.

Izan ere, Pedreña, Urdaibai Umpro Isabel, Castro eta Pasai Donibane Iberdrola izango dira uretan lehendabiziko txanda horretan. Kantabriako talde biak sailkapen nagusiko bigarren eta hirugarren tokian daude. Jose Luis Kortak zuzentzen duen La Marinera otziak maila ona eman zuen Galizian, eta lidergoa lortzeko borrokatzeko asmoa du. Pedreñako Mariak, ostera, benetako maila eman nahi du, garaipena eskuratzetik oso hurbil egon daitekeelako. Txandako euskal ordezkari bietatik Urdaibai da azkarrena izateko aukera gehien dituena. Patxi Bilbaoren mutilak goraka doaz, eta Boiron hirugarren sailkatu ziren. Pasai Donibanek azkenengo postuetatik irten nahiko du, baina horretarako estropada bikaina egin beharko luke.

Cabo da Cruz, Laredo Urcabal, Hondarribia Pasquier eta Arkote izango dira bigarren txandako taldeak. TKEko Ligako lider den Ama Guadalupekoak lehen txandakoen erreferentzia izango du, eta horrek bere alde egin dezake. Arkote, berriz, txandako bigarrena izateko lehiatuko da.

Azken txandan, Zarautz Inmobiliaria Orio, Mecos Mondariz, Zumaia Altuna y Uria eta Candy Orio Grupo Eibar izango dira lehian. Zarauztarrak zazpigarren postuan dira, oriotarren aurretik, eta hor egon daiteke txandako lehiarik politena. Zumaiak, berriz, azken postuetatik irten nahi du.

Patxi Bilbao zigortu dute

Bestalde, TKEko Diziplina Batzordeko epaileak, Miguel Juanek, 601 euroko isuna ezarri eta hurrengo lau estropadatan taldea zuzentzeko baimenik gabe utzi du Patxi Bilbao, Urdaibaiko prestatzailea.

Larunbatean Riveiran jokatutako estropadan, antolakuntzako ontzi bat Urdaibairen kalean sartu eta kalteak eragin zizkion. Bilbao kexu agertu zen, eta epaileei hala adierazi zien. Urdaibaik, hala ere, helegitea aurkeztu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hiriente ONU
Euskal Herria
Garzón decreta libertad bajo fianza para Pablo Muñoz, al que imputa «colaboración»
Euskal Herria
La injusticia llega a los tribunales ocho años después del cierre de «Egin»
Jendartea
Azkenean iritsi gara Ternuara, eta Ternua ederra da
Ekonomia
Un trabajador navarro muere aplastado en Ziordia
Kultura
El abrazo del verano
Kirolak
Juventus, Fiorentina y Lazio descienden a la Serie B por fraude deportivo
Mundua
Israel bombardea de nuevo Beirut y la ONU no respalda a Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss