GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-07-30
Etorkinei informazioa emateko diptikoa atera dute
Nafarroako herrialdean «nekazaritzan lan egiten duten lau langiletatik gutxienez hiru etorkinak dira» ANAFE Fundazioko zuzendariaren esanetan, eta hori dela-eta, etorkin horiei guztiei informazioa emateko diptikoa kaleratu berri dute. Bertan, lan hitzarmena nolakoa izan behar den argitzen da, besteak beste.

IRUÑEA

Nafarroako CCOO sindikatuko ANAFE Fundazioak mendi eta soroetan lan egiten duten etorkinei zuzendutako diptikoa kaleratu berri du. Izan ere, une honetan nekazaritzan bilketa garrantzitsuenak egiteko unea iritsi da eta, sindikatuaren aburuz, bertan lan egingo duten etorkin guztiek informazioa eduki behar dute.

Diptikoak lan mota horretako lan hitzarmena nolakoa den argitzen du eta Gizarte Segurantzako kotizazioaren gaineko informazioa ematen du, baita asteko atsedenaldien, soldaten eta bestelako ordainsarien ingurukoa ere. CCOOk 3.000 ale argitaratu ditu Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin batera finantzatzen duen Etorkinak Lanean Sartzeko Hitzarmenaren barruan.

Sartzeko bidea

Nafarroako CCOOk esandakoaren arabera, gehienetan gure lan merkatura sartu nahi duten etorkinek nekazaritzaren bidez egiten dute. Sektore horrek eskulan intentsiboa behar du eta arazo asko izaten dituzte nekazariek lanpostu horiek hemengo langileekin betetzeko.

Lan horren ezaugarriak, azken finean, «lanaldi gogorrak, egonkortasun eza eta lan baldintza eskasak» dira sindikatuaren esanetan eta etorkinak izaten dira, ondorioz, nekazaritzara jotzen dutenak.

«Askok, lan hauetan denbora jakin bat eman eta gero, bestelako lanpostuetara jotzen dute, eta horrela, etorkinek dituzten lanbideen sarea korapilatu egiten da eta 1950 eta 1960 urteetan izan zen fenomenoaren antzeko prozesua sortzen da», gaineratu du.

Hau da, ondorioz mendi eta soroetako eskulana hirietara joango da. «Hala ere, fenomeno hau ez da bera kasu guztietan. Adibidez, ez da horrenbestekoa magrebtarren artean», azaldu du Eduardo Jimenez Carok, ANAFE Fundazioko zuzendariak.

Gizarte Segurantzako datuen arabera, Nafarroan, aurtengo maiatzaren 31ra bitartean, 10.133 afiliatu zeuden Nekazarien Erregimen Orokorraren barruan. Datu horrek esan nahi du Nafarroan, guztira, Gizarte Segurantzan izena emanda dauden 270.052 pertsonatik %3,75ek osatzen dutela kopuru hori.

Nekazarien Erregimen Orokorrean izena emanda dutenetatik 3.901 dira beste norbaitentzat lan egiten dutenak eta 6.232 euren kontura lanean ari direnak. Europako etorkinen %12k nekazaritzan egiten dute lan Nafarroan; beste herrialdetako %9 dira, aldiz, egoera berean daudenak.

Ondorioz, nekazaritzaren arloan norbaitentzat lan egiten duten 3.901 langiletatik 2.631 etorkinak dira, guztiaren %67, hortaz.

«Zenbateko horiek datu ofizialetakoak dira eta egunero txikiagoa den arren, ezkutuko ekonomia eta etorkinen kontratazio irregularra kontuan hartuta, ez da erokeria esatea nekazaritzan lan egiten duten lau langiletatik gutxienez hiru etorkinak direla», nabarmendu du ANAFEko zuzendariak.

Gaztelaniaz, arabieraz, frantsesez eta bulgarieraz

ANAFEk argitaratutako dipitikoa lau hizkuntzatan dago; gaztelaniaz, arabieraz, frantsesez eta bulgarieraz, hain zuzen ere. Izan ere, nekazaritzan lan egiten duten etorkin gehienak marokoarrak dira, eta 758 dira zehazki Nekazarien Erregimen Orokorraren barruan afiliatuta daudenak. Nafarroan Gizarte Segurantzan izena emanda dauden marokoarren %30 Nekazarien Erregimen Bereziaren barruan daude izena emanda, gainera. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat exige la «operación retorno» para los represaliados
Kultura
«La navarra caribeña»
Ekonomia
«El fracaso de la Ronda de Doha es una gran victoria para el movimiento social»
Kirolak
Gatlin reconoce haber dado positivo con testosterona
Mundua
Israel rechaza la tregua humanitaria de tres días pedida por la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss