2006-07-30
Lan istripuak eta mozkinak
O hikoa da, baina ez normala, maiz, oso maiz, hedabideetan lan istripuren baten berri irakurri eta entzutea. Urte honetako uztaila bukatu gabe 56 lagun hil dira beren lanpostuetan. Herenegun azken biak, bata Bilbon, igogailuko zulotik erorita, eta bestea Gasteizen, bihotzekoak jota. Joan den asteko ostiralean, berriz, Gasteizko Aranbizkarra auzoko gazte bat zauritu zen. Ez zen hil, koma egoeran dago ospitalean. Uztaila bukatu gabe, hil honetan zazpi langile hil dira istripuz... Datuak dira, datu hotzak askorentzat, eta badirudi mendian bizia galdu duenarena bezalako gertakariak izan direla. Areago, bada istripuaren kausa hura sufritu duenaren arduragabekerian bilatzen duenik. Jarrera hori larriagoa da botereguneetatik bultzatua denean. Izan ere, defentsarik onena erasoa dela dioen leloari eutsi eta ez dadila inor ausart enpresaburuen edo administrazioen izen ona zikintzen. >>>
Aurreko editorialak
2006-07-29
- Romper con el modelo franquista
2006-07-28
- Aprender lecciones de la tragedia
|