GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-07-30
Julen Murgoitio
Kaosa

Un país en marcha omen den Herri honetako errepide nagusietara autoz sartuz gero, martxaren akabua! Ez dakit Libanon eta Palestinan baliozkoa izango ote zaien errepide-orria beren gatazka krudela gainditzeko, baina hemengoa ikusita behintzat, zeruak eta lurrak anpara gaitzatela gurearen konponbide errepide-orria ipintzen badigute. Kaosa, euskal erara! Jakina, errepidean ez aurrera ez atzera geratzen bazara, beti duzu aukera esateko: Ekhi Poliki! eta gerokoak geroko. Ohikoak goia jotzen du gure errepideetan San Inazioren bezperan. Batzuen irteera operazioa korapilatu egiten da beste batzuen pasaera operazioarekin, azkenean iragarritako kaosa gauzatzeko. Baina egunotan Euskal Herria ez da abiapuntua edo pasabidea bakarrik, seguru nago ni helmuga ere badela, auto asko etorri egiten direla gurera San Inazioren bezperan PNVren diskurtsoa, edo diskur- tsoak, entzuteko irrikitan; nazioaren egoeraz izaten diren eztabaiden antzerakoa omen da hori gurean, fundamentu osoko legebiltzarra ez dugun bitartean behinik behin. Kimikariak zer formula berri asmatuko zuen aurtengo lapikorako? Ee? Eta beste buruak ze aleazioren alde egingo? Ee? Ba hori, Ekhi Poliki! San Inaziok berak baleki!

Bitartean, alderdien arteko alde biko bilerak aurrera doaz han-hemenka, arazoak aletuz. Itxura batean adostasunik ez duen kontu bat da beharko diren mahaien zenbatekoa. Batzuen proposamenak entzunda, mahai gutxiago egongo ziren Euskal Herri osoan liga modura jokatutako mus txapelketa batean hemengo gatazka konponbidean jartzeko prozesuan baino. Hala ere, mahai bat izan edo gehiago izan, inork ez ditzala aurretik kartak markatu eta, mesedez, erregeak kartetatik kanpo! Utikan! Pikutara! Eta keinuak egitekotan guztion agerian egin bitez, ez ezkutuan. Eta eskuak ez du inongo abantailarik izango. Eta beste gauza bat ere: Nafarroako enpresaburuek ez ditzatela beren kartak ekarri, prozesuak berak jarriko dituela denontzako markarik eta erregerik gabeko kartak.

Tira, ideiarik ez daukat zenbat puntu kenduko dizkien egunotan ertzaintzak bide-arauei jaramonik egiten ez dieten auto-gidariei, baina bai puntuak kenduko, seguruenik, GARAk Tourreko Porran Parisen elastiko horia jantzi zuen estatubatuarra hautatu zutenei; horren orain arteko positiboak bere horretan segitzen badu, behinik behin! Zeinek ulertu? Zer demontrezko kirola izan daiteke positiboa negatibo hartzen duena? Testosterona irentsi omen zuen; testostertxarra, azken batean. Euskaldun batek irabazi izan balu, bai, badakit kirol-fikzioan nagoela, Ekhi Poliki! eta zer?, baina horrela izan bazen, seguru bat baino gehiago positibo baten eske ibiliko zela akuiluka, elastiko horidunak zer edo zer irentsi zuelakoan, testosterona izan edo titadine izan. Ama, ama! Mahairik gabe segitzen dutenak kontserbagileak dira, greban beraz kostaldeko lantegietan. Askoz hobeto kontserbadoreak greban baleude, eta liberalak ere, eurena galtzeko arriskuan dauden seinale. Arrisku hori benetakoa balitz, Ekhi Poliki! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat exige la «operación retorno» para los represaliados
Kultura
«La navarra caribeña»
Ekonomia
«El fracaso de la Ronda de Doha es una gran victoria para el movimiento social»
Kirolak
Gatlin reconoce haber dado positivo con testosterona
Mundua
Israel rechaza la tregua humanitaria de tres días pedida por la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss