GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-30
Etxarri-Aranazko Jaiak
Eguraldi ona eta giro ezin hobea lehenengo egunean
·Gazte Asanbladak bota zuen suziria, eta presoek ere lekua izan zuten txupinazoan

Gazteak beti mugitzen dira, bai parrandarako bai arazoen aurrean protestatu eta berauei aurre egiteko. Herri mugimenduetako ordezkariei ematen zaie suziria botatzeko aukera, eta Udalak Gazte Asanbladari eman zion atzo. Bertako ordezkariak, maskotaren deabru itxura hartuz, jaiei hasiera eman zien, presoenganako solidarioek laguntzen zutelarik.

ETXARRI-ARANATZ

Eguerdiko ordu batean hasi ziren atzo Etxarri-Aranazko jaiak. Iaz presoen senideek bota zuten suziria, eta aurten, Udalak herri mugimenduan dabiltzan gazteei eman die aukera. Dena den, Gazte Asanbladak lekua egin nahi izan zien presoei Anmistiaren egunean, eta solidarioak bertan egon ziren txupinazoaren orduan. Segiren presentzia ere kartelen bidez nabarmen zitekeen. Etxarrikoa den Arturok kontatu duenez, berrehun lagunetik gora bildu ziren udaletxe aurrean.

Ondoren, Anmistiaren egunarekin jarraituz, errepresaliatu politikoen aldeko herri bazkaria izan zen. 130 bat lagun bildu zirela kontatu du Arturok, eta giro ederrean joan zela. Bazkaria amaituta, omenaldiari eman zioten hasiera. Urtero bezala, presoen senideei zuzenduta zegoen, baina aurten seme-alabei ere eskaini nahi izan diete. Trikitilariek girotu zuten ekitaldia, eta bertsoak ere entzun ahal izan ziren. Idazki ezberdinak irakurri zituzten, haien artean, Etxerat-ek prestatutako bat. Haurrek dantzatutako aurreskuarekin biribildu zuten omenaldia. Eguraldia lagun, giro onean pasatu zuten arratsaldea bazkarira bertaratutakoek. Ekitaldiekin jarraituz, zortzietarako manifestazioa zegoen deitua, «Euskal Presoak Euskal Herrira eskubide guztien jabe» lelopean. Bestalde, bihar eginen dute Elkartasunaren aldeko txartelen zozketa.

Kontzertuak gauero gaztetxean

Gazte Asanbladari dagokionez, aipatzekoa da duela astebete Udalaren jabegoa zen etxabe bat hartu zutela gaztetxe moduan. Udalarekin hitzartuta zegoen gazteentzako leku baten premia, eta jada lortu dute. Bestalde, jai hauei begira, hainbat ekitaldi prestatu dituzte, besteak beste, atzo izan ezik, egunero-egunero izanen diren kontzertuak. Horiek, Sakana edo inguruko taldeek emango dituzte, tartean, herriko taldeek ere bai. Bertan ikusi ahal izango dira askoren artean, La beti traban, Egurra eta Sukar Beltza. Datorren ostiralean, berriz, Inutilaren eguna eginen dute. 30 urteko historia du egun horrek, eta gaur egun Gazte Asanbladaren esku egoten da antolakuntza. Inutila, garai batean soldaduska egiten ez zuenari deitzen zitzaion, eta haien omenez egiten da egun hori. Goizean auzate edo hamaiketakoarekin emanen diote hasiera. Auzatea egunero egiten omen da Etxarriko bestetan, erakunde ezberdinen eskutik. Inutilaren egunean, gazteek prestatuko dute ohikoa den sardina errea. Ondotik, lore eskaintza eginen dute Arbizun, egun horrekin (jaiak bukatu eta biharamunean) bertan bizia galdu baitzuten herriko hiru gaztek.

Herri bazkaria eginen dute segidan, eta arratsaldeko zortzietan Inutilaren Pregoia irakurriko dute. Urtero egiten dute, baina hitzaldia beti aldatzen da. Amaitutakoan, bertso-poteoa hasiko da, Silveira, Fredi Paia eta Ministro bertsolariekin. Gauean, kontzertuak izanen dira: Kloratita, Tximeleta eta talde sorpresa. Jaiak bukatu ondotik ere parrandarako aukera izanen da Etxarri-Aranatzen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat exige la «operación retorno» para los represaliados
Kultura
«La navarra caribeña»
Ekonomia
«El fracaso de la Ronda de Doha es una gran victoria para el movimiento social»
Kirolak
Gatlin reconoce haber dado positivo con testosterona
Mundua
Israel rechaza la tregua humanitaria de tres días pedida por la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss