GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-30
Europan ez dago, gaur egun, Euskal Herria baino zona militarizatuagorik
Orain bost bat urtera arte Irlandak zeraman lekukoa hartu du azkenaldian Euskal Herriak: Europan dagoen eremurik militarizatuena bilakatu da. Askatasunak zein Jorratzen Partzuergoak eskainitako datuek metro koadroko indar polizial eta militarren presentzia zenbaterainokoa den erakusten dute. Bi eragileek aspaldian ohartarazi dute errealitate horren larritasunaz, baita egungo abagune politikoan are ulergaitzagoa dela gaitzetsi ere.

BILBO

ETA erakundeak bere ekintza armatuak iraunkorki etengo zituela jakinarazi zuenetik, gutxitxo aldatu da Euskal Herriko egoera, militarizazioari dagokionez behinik behin. Horren adierazle garbia da ondorengo orrialdean agertzen den mapa. Eta, bertan mahaigaineratzen diren datuen arabera, baita egungo errealitatea bera ere: Europako eremurik militarizatuena baitugu geurea.

Maiatzean ezezik, uztailaren hasieran ere irakurketa zorrotzaren berri eman zuen Askatasunak komunikabideen aurrean. Espresuki batutako datuen txostena eskuan, eledunek hala ohartarazi zuten martxoaz geroztik Euskal Herriak «argazki errepresiboa» jasaten jarraitzen duela. Besteren artean, Polizia zein militar espainolen eta frantsesen presentzia nabarmen areagotu delako.

Euskal errepide eta kaleetan egindako polizia-kontrolak, adibidez, 300 baino gehiago ziren jada uztailaren hasieran, eta harrezkero ere ez da etenik izan alde horretatik. Gehienak ere Guardia Zibilak egiten ditu, jada ohiko bilakatu diren hainbat puntutan, herrialdeak batzen dituzten autobideetan, esaterako.

Errepresioaren aurkako taldeko Julen Larrinaga bozeramaileak orduan ozen salatu zuen Euskal Herriak oraindik ere bizi duen «egoera ez demokratikoa» duela 5 zein 15 urtekoaren parekoa dela. Espetxeetako errealitate gordinaz gain, eta salbuespenezko tribunalen ekinbide errepresiboa alboratu gabe, eleduna hemen bizi den militarizazio egoeraz kezkati mintzo zen prentsaren aurrean.

Hain zuzen ere, «Estatu eredu bati indarrez eusteko bide errepresiboari ekinez bitarteko polizial eta judiziala erabili behar izatea inposizio egoera eta jardunbide ez demokratikoaren froga argitzat» jo zuen Larrinagak. Eta, hori horrela, militarizazio egoeraz, ekinbide eta presentzia polizialaren egoera kontuan hartuta, itaun zehatzak plazaratu zituen: «Zergatik eta zertarako horrenbeste guardia zibil eta polizia nazional euskal errepide eta kaleetan? Zergatik orain? Prest al dago Guardia Zibila euskal herritarron hitza eta erabakia errespetatzeko?».

Abagune honetan lekurik ez

Oraindik ere ez dute erantzunik izan aipatu galderek. Baina, halako neurriek egungo abagune politikoan lekurik ez dutela ozen salatu du behin eta berriz Askatasunak, batik bat konponbiderako prozesua abiatzear legokeen testuinguruan gaudela gogorarazita.

Jorratzen Partzuergoak ere antzeko irakurketa egiten du herri honek bizi duen egoeraz. Hain justu, Pavel Viñas koordinatzaileak GARAri hauxe adierazi zion: «Guk beti aipatu izan dugu Euskal Herrian bizi dugun gatazka gainditzeko ezinbestekoa dela indar armatu atzerritar guztiak aldentzea, betiere euskal herritarrok gure etorkizuna askatasunez eta inongo kanpoko esku hartzerik gabe erabaki ahal izan dezagun». Hala, «gatazka konpontzeko prozesu demokratikoa abian dagoela esan dezakegunean, inoiz baino garrantzitsuagoa» dela esan zuen desmilitarizazio bidean urratsak egitea.

Viñasen esanetan, estatu espainol eta frantsesaren aldetik halako prozesu bat abian jartzea «ezinbestekoa» da euskal herritarrek beren etorkizuna lasai erabaki ahal izateko.

Jorratzen-ek argi du egungo militarizazio egoerak erabaki politikoei men egiten diela; «baina erabaki horiek gauzatzeko ezinbestekoa da euskal herritarren gehiengoa ordezkatzen duen mugimendu sozial tinko eta indartsu bat sortzea desmilitarizazio prozesuaren hastapena gerta dadin».

Mugimendu sozial indartsu bat artikulatu bidean, Eudimaren bilakaeratik jaiotako Partzuergoak uste du udaletxeetan ere hainbat urrats egin daitezkeela, eta berriki euskal udal orotara dekalogo bat bidali du herritarrek jarreraren bat hartu ahal izateko eta «erasoen» aurrean udalek protokolo gisa jarraibide batzuk izan ditzaten. Ostegunean, Aulestiko Udalak osoko bilkuran bere egin zuen dekalogoa. Lehen udala izan da.



«No pasa por la cabeza de nadie que la UAR vaya a desaparecer»

BILBO

El director general de la Guardia Civil, Joan Mesquida, afirmó el miércoles que «ahora mismo no pasa por la cabeza de nadie» que la Unidad de Acción Rural (UAR) del instituto militar ­creada expresamente para la «lucha antiterrorista» en Euskal Herria­ vaya a desaparecer, aun si avanza el diálo- go entre el Gobierno español y ETA. Esta unidad tiene su sede en Logroño, lugar donde Mesquida hizo esas declaraciones.

«Estamos hablando de un proceso que va a ser muy largo, van a ser muchos años y lo que corresponde al director general de la Guardia Civil es mantener la motivación alta y mantener la eficacia contra el terrorismo», puntualizó.

Mesquida, que se encontraba el miércoles de visita en varias localidades riojanas donde está prevista la construcción de más cuarteles, aseguró que «los tres aspectos que han permitido debilitar a ETA son la eficacia policial, la firmeza judicial y la cooperación internacional y vamos a seguir trabajando con la misma línea y, por supuesto, la UAR no se va a mover de aquí».

Afirmó que no se puede bajar «ni un milímetro la guardia frente a ETA y el terrorismo internacional» y, por eso, consideró que hay que «seguir trabajando manejando todas las hipótesis, fundamentalmente la de una incidencia grave».

«Lo más peligroso en la lucha contra el terrorismo es que el alto el fuego permanente declarado finalice, y lo más adecuado es trabajar con la misma intensidad, pensando que el proceso pueda ir mal», manifestó el director de la Guardia Civil.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat exige la «operación retorno» para los represaliados
Kultura
«La navarra caribeña»
Ekonomia
«El fracaso de la Ronda de Doha es una gran victoria para el movimiento social»
Kirolak
Gatlin reconoce haber dado positivo con testosterona
Mundua
Israel rechaza la tregua humanitaria de tres días pedida por la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss