Ardoaren eta arrainaren ibilbidea deitzen diote, eta hainbat etapatan bana daiteke. Lea-Artibaiko Mankomunitateak argitaratutako gidan azaltzen denez, lau etapatan egin daiteke: Lekeitio-Santutxu; Ondarroa-Santutxu; Santutxu-Bolibar eta Bolibar-Ziortza-Astoaga. Lehe- nengo etapari dagokionez, irteera Lekeitioko Iturriotz eskolaren ondoan dagoen bidean egiten da. Kurtziaga auzorako bidean, Euskal Herriko bizimoduaren sinbolo diren baserriek, zuhaitzek eta errekek paisaiaz bat egiten dute. Lehenengo aldapa gaindituta, ibilitakoaz jabetzeko begirada atzera botaz gero, milaka kolorez beteriko paisaiak zentzumen guztiak astintzen ditu.
Kostaldeko itsasoaren urdintasuna atzealdean, Lumentza mendiak nagusitasuna inposatzen du. Aurrean, Marierrota. 1555. urtean izandako lehorte baten ondorioz jaio zena; ur-errotaren antzeko instalazioak zituen.
Ur gainean, San Nikolas Irla dago, pinuz estalia. Aspaldi Garraitz (garratz aitz) izenez ezaguna bazen ere, Aro Modernoan, bertan egin zuten baseliza- txoaren ondorioz, herritarrek San Nikolas izena eman zioten irlari. Paisaia horren erdian, Lekeitioko elizaren kanpandorrea.
Berriz ere bidea hartuta, eta behin Kurtziagara helduta, seinale batek adierazten du helmuga, Santutxu, 9,8 kilometrora dagoela zain.
KULTURAREN AZTARNAK
Gutxi gorabehera hiru orduko ibilbideari jarraitzen badiogu, Lekeitio-Munitibar errepidea dago. Naturak duen protagonismoaz gain, kulturak ere berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, ibilbidean, iraganeko istorioen berri ematen duten hainbat eta hainbat elementuk hartzen dute parte.
Boluntan dagoen lehenengo ko- nnotazio historikoa, hantxe baitago garai batean zentral elek- triko txikia zen eta gaur egun bertan behera dagoen errota. Bidean aurrera eginda, bailaren iparraldean, Mendexa, Gizaburuaga eta Aulesti artean dagoen Amoroto herria dago.
Handik irtenda, etengabeko eukalipto usainak Pagazulo mendi tontorrerako bidea markatzen du. Odiagara heldu aurretik, Gontzalai auzoan geldialdia egiteko aukera paregabea dago, helmugatik 46 minutura. Azkenik, pinudi artean dagoen bideari jarraituz, helmuga dago, eta bertan Santutxuko baseliza bidaiaria. Ondarroa-Santutxu tartea.
Lehenengo ibilbidea bukatuta, bigarrena dator.
Gutxi gorabehera hamar kilometro hartzen ditu ibilbideak, eta Ondarroako zaharren etxean hasita, landa bide eta asfaltoak harturiko bideak tartekatzen ditu. Arretxa eta Ikatza izeneko baserriak igaro eta gero, Azterriko baseliza aurrez aurre dago. Berriatua auzotik dagoen bideari jarraituz, Kalamendi mendiak hartzen du protagonismoa. 314 metrora dagoen mendi horren tontorretik izugarrizko panoramika zabaltzen da begien aurrean. Hala ere, mendiez gain, baselizak ere badaude ibilbide horretan. Izan ere, Merelludi auzoan dagoen San Antolingo baseliza ikusteko aukera dago. Ibilbide aproposa da, beraz, Artibai ibaiaren eta inguruko mendiguneen panoramika zabalaz gozatu ahal izateko.
Baseliza batetik beste batera. Eizmendi izeneko auzoa atzean utzita, pagoz beteriko zuhaitzen aztarnek Santutxuko baselizarako bidea egiten dute. Kutsu erlijiosoa izateaz gain, hori baino gehiago da.
Izan ere, abuztuko lehen igandean, bertako zelaian herri erromeria egiten dute, eta bertara joaten dira Markina-Xemeingo eta inguruetako baserrietako biztanleak.
Santutxu-Bolibar. Bederatzi kilometroko hirugarren ibilbide honek hegoalderantz gidatzen ditu pausoak. Lauzurika eta Txepetxabiagako inguruak igarota, bidea Berdantzandiko tontorreraino iristen da.
Markina-Xemein eta Aulesti artean dagoen dimentsio handiko kare-harkaitz maldatsu horretatik eskualdea ia oso-osorik ikusten da. Lainoz beteriko zeruaren bestaldean, berriz, mendiek ilarak osatzen dituzte. Horrela, eskuinetik ezkerrera: Anboto, Udalaitz, Urko, eta Kalamua mendiak daude. Urrunean, berriz, Aizkorriko mendikatea ageri da. Urregaraiko zelaietatik alde eginda, Santa Eufemiako begiratokiak Oiz mendia oso-osorik ikusteko aukera paregabea ematen du. Horrekin batera, izen bereko baseliza dago. Denboraz hartutako ospea, gerriko mina sendatzen zuen sinesmenean oinarritzen da. Hala ere, kutsu erlijiosoaz gain, jai giroaren lekuko ere bada, urtero irailaren 16an erromeria egiten baitute bertan.
Urregaraiko zelaietan behera, Bolibar herriak ateak zabaltzen ditu. Herri hori XI. mendekoa dela dioen aipamenak bizirik dirau oraindik. Izenak duen ospe handia gertakizun historiko bati zor dio, espainol-amerikar emantzipazioaren egilea izan zen Simon Bolibarren arbasoen sorterriarekin lotzen baita.
KONNOTAZIO HISTORIKOAK
Bolibar-Ziortza-Astoaga: Lea Artibaiko ibilbidea osatzen du honek, eta Bolibar herrian du sorburua. Handik Ziortzarako bidea hartuta, Ziortzako Kolegiata ikusteko aukera dago. Bolibar herritik bi kilometrora dago, eta bere garrantzia aitortu behar zaio.
Izan ere, Done Jakueren kostaldeko jatorrizko bidearen toki garrantzitsua da. Ziortzako kolegiata atzean utzita, Kortaguren eta Garinduaga baserriak ikusteko aukera dago.
Bidea Urregaraiko mendi tontorrera heltzen da, “Bizkaiko begiratokia” izenez ezagutzen dena, eta Lurralde historikoaren tontor mitiko bilakatu da. Hala, bada, sinbolo historikoekin jarraituz, gure arbasoek bizi izan zutena ordezkatzen duten elementu gehiago aurki ditzakegu.
Horrela, San Kristobaleko inguruetan, trikuharri batekin egingo dugu topo. Benetakoa ez den arren, Neolito Aroan eta Brontze Aroan Oizko mendikatean ugari izan zirenak gogorarazten ditu.
Ibilbide hori bukatzear egongo da Astoaga galtzadako bidegurutzera heldu ahala. Behin hara ailegatuta, hegoalderantz jarraitu behar da. Bidea jarraituz gero, Durangaldean sartuko gara, Maumeko ataritik. Han emango diogu bukaera ibilaldiari. -
LEKEITIO