GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-01
Langile bat hil da Santurtziko portuan hodi karga bat gainera erori ostean
Asteburuan, igandean zehazki, beste langile bat hil zen Euskal Herrian, GARAren zenbaketaren arabera, urteko 57. langilea, hain zuzen. Oraingoan 27 urteko A.B.R.A. emakumea izan zen biktima. Antza, Santurtzin porturatuta zegoen ontzi bateko hodi karga ari zen egiaztatzen horiek gainera erori zitzaizkionean.

BILBO

Aseguru-etxe bateko langile bat hil zen igandean Santurtziko portuko ontzi baten barruan zegoela hodi karga bat gainera erori ostean.

Ertzaintzak esandakoaren arabera, A.B.R.A. Basauriko 27 urteko bizilaguna ontziko karga ari zen egiaztatzen hainbat hodi askatu eta gainera erori zitzaizkionean, nahiz eta oraindik ez dakiten zehazki nola gertatu zen istripua. Istripu berean, halaber, A.A.C. 31 urteko gizona ere zauritu zen eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.

Bestalde, LAB sindikatuak joan den astean Ibai Alonsok izandako lan istripua salatzeko Arabako Lan Ikuskaritzan jarritako salaketa zabaldu du. Gaztea Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago oraindik ere joan den uztailaren 22an istripua izan zuenetik. Alonso Gasteizeko Gigabar garbiketa enpresarako Daimler Chrysler enpresan ari zen lanean ezbeharra gertatu zenean.

Horrela, LABek istripuaren erantzukizuna Gigabar eta Daimler Chirysler enpresena dela uste du. «Gigabar enpresarena da erantzukizuna bere langileak bitarteko agintarien bidez etengabeko presiopean dituelako, egiten dituen zabor-hitzarmenengatik eta lan egiteko dituzten baldintzengatik, besteak beste», adierazi du sindikatuak.

Daimler Chirslerrek ere, hala ere, badu erantzukizunik LABen esanetan: «Ebakuazio eskailerek ez dute 486/1997 Errege Dekretuak finakatzen dituen lantokietako segurtasun neurriak betetzen, ezta ebakuazio bideen gainean 486/1997 Errege Dekretuak esaten duena ere». «Gainera, istripua gertatu zen egunean enpresan ez zegoen inolako mediku zerbitzurik eta gazteari lagundu aurretik hogei minutu igaro ziren», gaineratu du.

«Istripua enpresaburuen erantzukizuna da, erabat. Azpikontratazioak, prekarietateak eta enpresak segurtasun neurrietan egiten duen aurrezpenak eragiten dituzte istripuak, baita familia oso bat eta Gasteizko gazteria osoa erabat kezkatu ere», adierazi du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna asegura que se dan todas las condiciones para el diálogo multipartito
Kirolak
Gurpegi se verá obligado a cumplir su sanción de dos años
Euskal Herria
Un solo partido, ¿un mismo discurso?
Ekonomia
Langile bat hil da Santurtziko portuan hodi karga bat gainera erori ostean
Mundua
Israel descarta un alto el fuego en Líbano en los próximos días
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss