La Nubako kalte guztiak ordainduko ditu Nafarroako Gobernuak
IRUÑEA
Otsailean ETAk lehergailuz suntsitu zuen Urdazubiko La Nuba diskotekak jasandako kalte guztiak Nafarroako Gobernuak ordainduko dituela iragarri zuen atzo Iruñean Gobernuko eledun Alberto Catalanek. Bere garaian adierazi zutenaren arabera, eztandak 1.010.000 euroko kalteak eragin zituen eta aseguruek 680.285 euro ordaindu dute dagoeneko. Orain, berriz, Nafarroako Gobernuak beste 335.202 euro ordainduko ditu. «Kaltetuek beren ondasunak galdu dituzte» ETAren jarduerarengatik, Catalanen arabera.
|