GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-01
PSEk legeztatzeko eskatzen jarraitzen du
·«Batasuna demokraziara hurbiltzen ez bada, ez gara mintzatuko», esan du Jauregik

Batasunak bere burua legeztatu behar duela nabarmendu zuen atzo berriro ere PSOEko agintari batek. Kongresu espainoleko Arabako diputatu Ramon Jauregiren txanda izan zen atzo. Horrekin batera, benetako prozesua martxan jartzeko «ETAk bere burua desegin» behar duela esan zuen.

GASTEIZ

Azkenaldian PSOEko hainbat agintarik egin duten moduan, atzo Ramon Jauregik, Kongresu espainoleko Arabako diputatuak, prozesuak aurrera egin ahal izateko Batasunak legalizazioa lortu behar duela esan zuen.

«Batasunak ezin du demokraziakbere eskaera guztiei jaramon egiterik espero. Beraiek dira demokraziara egokitu behar direnak eta ez demokrazia beraiengana», adierazi zuen atzo Jauregik Gasteizen frankismoaren biktimen gaineko lege proposamen bat aurkezteko egin zuen agerraldian.

Are gehiago ere esan zuen atzo Gasteizen egindako agerraldian Ramon Jauregik:«Ez daelkarrizketa gehiagorik, ez inolako mahairik ez prozesurik izango Batasuna legezko alderdia ez den bitartean».

«Gu ez gara legez kanpoko alderdi batekin mintzatuko», berretsi zuen.

Jauregiren arabera, epaitegi espainolek Batasuna legezkoa dela esaten ez duten bitartean ez da bilera gehiagorik izanen ezker abertzalearen eta PSOEren artean.

Halere, gogoratu behar da amaitu berria den uztailean PSEko eta Batasuneko ordezkaritza bana Donostian bildu zirela baldintza hori betetzen ez zenean.

Are gehiago, Epaitegi Goren espainolak Batasuna legez kanpo utzi zuenetik ezkutuko bilera ugari izan ziren ezker abertzaleko eta PSOEko ordezkarien artean.

Horrekin batera, beste baldintza bat jarri zuen atzo Ramon Jauregik alderdien arteko elkarrizketa prozesuak emaitza erabakigarriak lor ditzan: «ETAk bere burua desegin behar du».

Ramon Jauregik atzo Gasteizen adierazitakoaren arabera, «elkarrizketa ezin da erabakigarria izan ETA deseginda egon arte».

Batasunaren aurka ez ezik, PPren kontra ere egin zuen atzo Gasteizko agerraldian Ramon Jauregik. «PPk oztopoak jartzeari eta iraintzeari utzi behar dio berehala, gauza garrantzitsuak lantzen dituen eta merezi duen prozesu baten aurrean gaudelako», nabarmendu zuen diputatuak.

PPk prozesuaren gainean duen jarrera ez dela ulergarria adierazi zuen Jauregik. «Bere hautesleei kasu pixka bat egiteko eskatuko nieke, gogoan izan behar baitute, Euskobarometroaren arabera, euskal herritarren %90 prozesuaren alde daudela eta hor tartean PPren alde bozkatzen duten herritar ugari daudela».

Nahiz eta kritikok plazaratu, prozesuaren ibilbidearen eta garapenaren balorazio positiboa egin zuen atzo. «Itxaropena izan genezake, erailketarik gabeko hiru urte daramagu-eta. Horretaz gain, inoiz ez bezala, bake oso batez goza dezakegu», nabarmendu zuen PSEko diputatuak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna asegura que se dan todas las condiciones para el diálogo multipartito
Kirolak
Gurpegi se verá obligado a cumplir su sanción de dos ańos
Euskal Herria
Un solo partido, żun mismo discurso?
Ekonomia
Langile bat hil da Santurtziko portuan hodi karga bat gainera erori ostean
Mundua
Israel descarta un alto el fuego en Líbano en los próximos días
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss