- Alturako aizkora
Koxe Bikondoa marka berri bat haustekotan dabil
DONOSTIA
Koxe Bikondoak prest dauka munduko errekor ahalegin berri bat. Sortzez nafarra bada ere, 17 urtez geroztik Zuberoan bizi da, eta hango herritar bezala hartzen dute ia denek.Abuztuaren 13an, 21.00etan hasita, Aretten, Biarnon, marka berria egiten saiatuko da, 2,40 metroko altueran dagoen enborra moztuko du, baina hanketan 1,12 metro dituen zangoak jarrita, zangoak izango baitira marka ahalegin horretako zailtasuna. Lehendik ere baditu beste lau munduko errekor ere. 1996an 13 metroko altueran aizkorarekin enborra moztu zuen, batere lotu gabe. Bi urte geroago, gauza bera egin zuen 10 metroko altueran, baina begiak itxita. 1999an, 8 metroko altueran 35 epai eman zizkion motozerrarekin, eta azkenekoa, 2002an egin zuen, eta orduan, bera buruz behera zela moztu zuen enborra.
|