GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-08-01
- Harri-zulatzaileak
Galdamesek asteburu bikaina osatu du

DONOSTIA

Galdamesek asteburu honetan bi saio irabazi ditu, baina Jaizubia gero eta gertuago dago EuskalHerriko Liga irabaztetik. Atzokoa bakarrik jokatu zuten hondarribiarrek, baina sailkapen orokorrean bigarren geratu arren, proba bereganatu zuten, eta sailkapen nagusian lehen postuan jarraitzen dute. Haiei Liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen zaizkie, eta gauzak oso gaizki egin beharko lituzkete txapela ez lortzeko.

Larunbat eguerdian Gueñesen Txoriherrik aise menderatu zuen Sondika. Garaileek 15 zulo egin zituzten, eta galtzaileek, berriz, 9 zulo baino zerbait gehiago.

Iluntzean, Bilbon, San Inazio auzoan, Galadamesek ere ez zuen izan aparteko arazorik Errekatxo mendean hartzeko, sei zuloko aldea atera zion-eta.

Hala ere, asteburu luze hontako saiorik erakargarriena atzo jokatu zen Muskizen, han izan baitziren Galdames eta Jaizubia. Galdamesek egin zuen markarik onena 18 zulo eginda. Marka handia dudarik gabe, eta Jaizubiak ezin izan zuen hori gainditu, eta bigarren geratu zen. Gallarta eta Arboleda ere bertan ziren, baina nahiko urrun geratu ziren. Jardunaldi horien ostean, Jaizubiak jarraituko du lehen postuan, txapeletik gero eta gertuago.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna asegura que se dan todas las condiciones para el diálogo multipartito
Kirolak
Gurpegi se verá obligado a cumplir su sanción de dos años
Euskal Herria
Un solo partido, ¿un mismo discurso?
Ekonomia
Langile bat hil da Santurtziko portuan hodi karga bat gainera erori ostean
Mundua
Israel descarta un alto el fuego en Líbano en los próximos días
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss