GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-08-01
- Zakulariak
Berriozar taldeko mutilak izan dira Nafarroako onenak

DONOSTIA

Berriozar taldea izan da Nafarroako Zakularien Txapelketako onena, eta herrialde horretako txapela jantzi zuen. 2000. urtean jokatu zen azkeneko aldiz lehiaketa hori, baina orduz geroztik ezin izan da jokatu, partaiderik ez baita izan.

Azkenik, larunbatean jokatu ahal izan zen Beran, eta Berriozarrek irabazi zuen. 1.30 izan zen bere denbora, eta lau segundo gehiago behar izan zituen Ultzamak.

Talde bakoitzak hiru kirolari izan zituen, honako hauek, hain justu: Aizkorbe, Santamaria eta Gomez aritu ziren Berriozar ordezkatuz, eta Ezkurra, Mutilva eta Irazizoz, berriz, Ultzamako taldea ordezkatuz.

Talde bakoitzak 80 kiloko zakua erabali behar izan zuen, eta bakoitzak 360 metro egin behar izan zituen. Kirolari bakoitzak 120 metro egin zituen, itzulitik itzulira eman behar izaten baita txanda.

Lehia estua izan zen, baina azkenean Berriozarrek abantaila hartu zuenean, eutsi egin zion eta txapela bereganatu zuen. Orain, hemendik aitzinera, horri jarraipena eman nahi diote Nafarroako Federaziokoek, baina horretarako partaideak behar dira, bestela ezinezkoa baita lehiaketa bat jokatzea. Ea hemendik aurrera talde gehiago ere animatzen diren herrialde horretako txapelketarako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna asegura que se dan todas las condiciones para el diálogo multipartito
Kirolak
Gurpegi se verá obligado a cumplir su sanción de dos años
Euskal Herria
Un solo partido, ¿un mismo discurso?
Ekonomia
Langile bat hil da Santurtziko portuan hodi karga bat gainera erori ostean
Mundua
Israel descarta un alto el fuego en Líbano en los próximos días
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss