GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-05
Askatasuna: «Euskal Herriaren aurkako fronte guztiak irekita dituzte estatuek»
Euskal Herriak bizi duen gatazka gainditzeko prozesuaren «moteltasunaren» aurrean bere desadostasuna agertzearekin batera, euskal presoek pairatzen duten «politika errepresiboa» salatu zuen atzo Askatasunak, eta, halaber, prozesuaren hasieratik haien zigorrak luzatzeko neurriak gogortu dituztela baieztatu zuen. Gainera, Auzitegi Nazional espainolak «mekanismo errepresiboak» sostengatzen dituela nabarmentzearekin batera, Euskal Herriko indar politiko eta sozial guztien parte hartzea beharrezkoa dela adierazi, eta «Euskal herriak erabakitzeko duen eskubidea» aldarrikatu zuen.

BILBO

Askatasuneko eledun Juan Mari Olanok, Bilbon emandako prentsaurrekoan, su-etenaren ondoren sorturiko bake esperantzak ahulduz doazela adierazi zuen: «Bake prozesuaren abiapuntutzat hartu zuen jende guztiak ETAren erabaki hori, baina frustazioak areagotzen doazela uste dugu. Ez dugu inolaz ere pentsatzen dena galdua denik, baina bai prozesua geldotzen ari dela, interes partidistak direla medio».

Prozesu politikoaren garapenak harturiko denboraren inguruan aritzeaz gain, euskal presoek bizi duten «espetxeratze politika errepresiboa» ere salatu nahi izan zuen amnistiaren aldeko antolakundeak: «Egia da ilusioz bizi izan ditugula zenbait une politiko, garai berriak ireki direlako Euskal Herrian, baina horri kontrajartzen zaion errealitatea daukagu oraindik. Estatu frantsesaren eta espainolaren jarduera errepresiboek ez dute etenik izan, eta Euskal Herriaren aurkako fronte guztiak irekita dituzte oraindik orain».

Ildo berean, Julen Larrinagak gehitu zuen orain arte izandako espetxe politika ETAren su-etena indarrean dagoenetik «berdin» dagoela. «Espetxe politika, milaka aldiz salatu duguna, euskal preso politikoentzat bereziki eginikoa, eskubideen ukazioan oinarritutakoa, indarrean dagoena da, eta dispertsioak ere bere horretan dirau. Azken batean, kartzeletan ez da antzematen, inolaz ere, garai berrietan bizi garenik», salatu zuen Askatasuneko kideak.

Gatazka gainditzeko prozesu politikoaren funtsari helduta, Juan Mari Olanok Euskal Herriak erabakitzeko izan behar duen eskubidea nabarmendu zuen: «Aipatu nahi dugu eskubide eta askatasun demokratikoak indarrez ukatzen zaizkiola gure herriari, eta horren guztiaren helburua euskal herrritarren gainetik estatuen nahikeria politikoa inposatzea da». Horren aurrean, «oraindik ezagutu ez dugun marko demokratikoaren oinarria hitza eta erabakia» dela nabarmendu zuen: «Euskaldunoi dagokigu erabakitzea eta estatuek hori errespetatu behar dute.

Prozesuan izaten ari diren diskurtsoen inguruan ere aritu ziren Olano eta Larrinaga, eta PSOEk aurrera eramaten duen «diskurtso bikoitza» salatu zuten: «Beharbada interes partidistak direla medio-edo Estatu espainoleko Alderdi Sozialistak, PPri eta sektore batzuen presio mediatikoari dion beldurragatik, bi diskurtso erabiltzen ditu». Halaber, argi utzi nahi izan zuten Euskal Herrian «gatazka politiko bakarra» bizi dela bi estatuekin, eta, beraz, konponbidea ere, «bakarra» izan behar dela. Gainera, argi utzi zuten «ezinbestekoa» dela Euskal Herriko eragile politiko guztien parte-hartzea bermatzea.

Era berean, Gobernu espinoleko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubi- dearen gainean esandakoa ere gogorarazi zuten errepresioaren aurkako antolakundeko ordezkariek. «Egia da Zapaterok Parlamentuan egin zuen adierazpen publiko batean onartu zuela euskal herritarrek erabakitzen dutena errespetatuko duela Gobernuak, baina, betiere, legalitatearen barruan. Baina herrien borondatea ez da legalitatera egokitu behar, baizik eta alderantziz, legalitatea da marko demokratikora egokitu behar dena», azaldu zuten.



Presoen Kolektiboaren aurka, «salbuespeneko neurriak»
Nagore URIARTE

BILBO

Askatasuneko bozeramaile Julen Larrinagak Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) bizi duen «egoera errepresiboa» salatu zuen. Izan ere, esandakoaren arabera, azken hilabeteetan espetxeetako egoeraren inguruko aldaketak egin izan dira, eus- kal presoen kaltetan. «Auzitegi Nazionalak euskal preso politikoen kontrako salbuespeneko neurri gogorrak bultzatu ditu, izatez eta egitez, eta legez at dagoen biziarteko espetxe egoera bat ezarri du», adierazi zuen.

Halaber, argi utzi nahi izan zuen egoera hori ahalbidetzeko Gobernu espainolak bi metodo berri ezarri dituela: «Orain arteko ‘apartheid’ sistemaz gain, haien kondenak luzatzeko sistema berriak ezarri ditu Auzitegi Nazionalak». Esandakoa ba- lioztatzeko, datuen indarraz baliatu zen, eta dagoeneko kalean egon beharko luketen bederatzi euskal herritarrek kartzelan jarraitzen dutela salatu zuen: «Hurrengoa Txerra Martinez izango da, Basauriko preso politikoa, ia hamabost urte Estatu espainoleko espetxeetan bete ondoren, kaleratze data ipinita eduki du abuztuaren 24an, baina Auzitegi Nazionalak erabaki du egun horretan ez askatzea eta beste data bat jartzea».

Estrategia horren guztiaren muina azaltzearren, nabarmendu zuen neurriok EPPK-ko kideei bakarrik aplikatzen zaizkiela, eta ez beste inori. «Bere garaian, Gobernu espainola ez zen ausartu bizi osorako espetxe zigorra legedia espainolean sartzen, modu orokorrean ezartzea interesatzen ez zitzaiolako; bai, ordea, euskal preso politikoei aplikatzen».

Auzitegi Nazionalaren egitekoa

Auzitegi Nazional espainolak egungo prozesu politikoan jokatzen duen papera «kezkagarri» ikusten du Askatasunak. Izan ere, horren iritziz, auzitegi bereziaren funtzio nagusia Euskal Herriaren kontra «legala ez den edozein mekanismo errepresibori sostengua ematea da, batik bat, atxiloketa prebentiboak egiteko, eskubide zibil eta politikoak ukatzeko, edo edozein militante lau urte espetxean epaiketarik gabe eduki ahal izateko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Saihesbide alternatiboa aldarrikatu dute Urnietarako
Jendartea
Salhaketa denuncia «oscurantismo» tras la muerte de otro preso en Martutene
Jendartea
La plaza de la Virgen Blanca saltó a ritmo de Celedón
Euskal Herria
Dos familiares de Imanol Miner sufren un accidente cuando viajaban a Granada
Ekonomia
La CE cuestiona el valor de la cita de Australia para activar Doha
Mundua
Israel mata a decenas de civiles libaneses en los nuevos bombardeos indiscriminados
Mundua
Las naciones sin Estado bajo control francés unen su fuerza
Mundua
El ultraderechista Gobierno polaco quiere restablecer la pena de muerte
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss