GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-05
Askatasuna: «Garesera, errepresioa salatzera»

IRUŃEA

«Adierazpen askatasuna» lelopean, Mena enparantzan elkarretaratzea egingo dute gaur, 20.00etan, Garesen. Herriko hainbat taldek antolatu du mobilizazioa, jaietako Riau-Riauan ­uztailaren 24an­ ustez izandako istiluengatik epaitegietan zabaldutako auzia salatzeko. Izan ere, Garesko gazte bat auzipetu baitute Foruzaingoak eginiko txostena baliatuta, eta «atentatua» eta «mehatxuak» delituak leporatu dizkiote. Askatasunak bat egin du deialdiarekin.

«Azkenaldian, Foruzaingoaren jarrera errepresiboa arduratzeko modukoa da. Nafarroako eskuinaren interesen zerbitzura dago eta horren jarrera politikoak defendatzen ditu indarra erabiliz», ohartarazi zuen amnistiaren aldeko antolakundeak, eta honakoa gaineratu: «Egunetik egunera, errepresioaren bideari eusten diola ikusten ari gara».

Aitzitik, askatasun demokratikoak errespetatuak izango diren egoera behar dela nabarmendu zuen, eta, hori lortzearren, mobilizaziorako deia egin zuen.

Auzibidean dagoen Garesko gazteak urtebete eta hiru urte arteko kartzela zigorra jaso dezake, Riau-Riauan, herriko gazteekin batera eta jai-giroan, Udalak egindako irregulartasunak salatzeagatik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Saihesbide alternatiboa aldarrikatu dute Urnietarako
Jendartea
Salhaketa denuncia «oscurantismo» tras la muerte de otro preso en Martutene
Jendartea
La plaza de la Virgen Blanca saltó a ritmo de Celedón
Euskal Herria
Dos familiares de Imanol Miner sufren un accidente cuando viajaban a Granada
Ekonomia
La CE cuestiona el valor de la cita de Australia para activar Doha
Mundua
Israel mata a decenas de civiles libaneses en los nuevos bombardeos indiscriminados
Mundua
Las naciones sin Estado bajo control francés unen su fuerza
Mundua
El ultraderechista Gobierno polaco quiere restablecer la pena de muerte
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss