GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-05
Lloïc Mallié organo-jotzaileak musika, eskultura eta inprobisazioa elkartuko ditu
Lloïc Mallié organo-jotzaile handiak kontzertu berezia eskainiko du bihar Oiartzunen. Bereziki bertako organorako konposatutako «... Jaungoikoak gabon!» obra estreinatuko du, herriko kantutegi tradizionaleko doinu batean oinarritua. Johann Sebastian Bachi omenaldia egin, eta Gorka Cuestaren «Le sommeil de l’ange» interpretatuko du Aitor Arozena txistulariarekin batera. Azkenik, inprobisatzeari ekingo dio, eta Anton Mendizabalen eskultura batek iradokitzen diona entzuleei helarazten saiatuko da. Ariketa bitxia izanen da, eskultura hori musikatik sortua baita, Ramon Lazkanoren «Ilunkor» obratik.

DONOSTIA

Pagoarte Oiartzungo kultur elkarteak Hamabostaldiaren barruan kontzertua antolatzen duen bigarren aldia da. «Benetan organo ona dugu herrian, Cavaillé-Coll etxekoa, 1844. urtea baino lehenago egina, organo erromantiko handi eta dotoreen loraldian. Badirudi Parisko elizetan behin-behineko hutsuneak betetzeko erabiltzen zela», adierazi zuen Alvaro Aragonekin batera organoari buruzko ikerketa lana bukatu berri duen Xabier Alberdi historialariak.

Hori ezagutarazteko, kontzertuak antolatzeari ekin zioten Pagoartekoek 2002an, baita musika tresna horretara egokitutako sorkuntza lanak sustatzeari ere. Gorka Cuestak “Le sommeil de l’ange” egin zuen, Ramon Lazkanok “Otoitz baten gisan” eta Peio Zabalettek “Iragailearen liburua”. Azkena, “... Jaungoikoak gabon!”, Loïc Malliérena da, eta bihar estreinatuko du, 20.00etan, Oiartzungo Doneztebe elizan.

Obra aurkeztu aurretik, ordea, omenaldia eginen dio Johann Sebastian Bachi: «Musikari guztion aita delako, baina batez ere organo-jotzaileona». Malliérentzat zaila izan da bere obra bat hautatzea, are gehiago horrelako piezak interpretatzeko egina ez den organo baterako. «Horregatik erabaki nuen pianoarekin edo akordeoiarekin ongi jo daitekeen bat hartzea», argitu zuen. Robert Schumannen eta Johannes Brahmsen zenbait lan ere interpretatuko du. «Lehenak sei fuga konposatu zituen, asko Bachen omenez, eta haietatik bi aukeratu ditut. Bigarrenak, aldiz, hainbat koral egin zituen organoarekin jotzeko, eta nik San Mateoren Pasioari buruzko bi interpretatuko ditut», azaldu zuen.

Ondoren, bereziki Oiartzungo organorako konposatutako lanak izanen dira entzungai. Gorka Cuestarena izanen da lehena, “Le sommeil de l’ange”, oso garrantzitsua Pagoartekoentzat, elkarteak eskatuta egin zen lehen sorkuntza lana izan zelako. Musikeneko irakasle Loïc Malliérek organoa joko du eta Aitor Arozenak txistua. «Poesiaz betetako obra da, baina aldi berean erritmoa eta kontrasteak ere baditu. Oso harro nago interpretatzeko aukera dudalako», adierazi zuen Malliék.

Emanaldiaren azkeneko zatian, berriz, Mallié inprobisatzaileaz gozatzeko aukera izanen da. Anton Mendizabalen eskultura bat erabiliko du, musikarekin hagitz lotua dagoena, Ramon Lazkanoren “Ilunkor” oinarri duena. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin estreinatutako obra aditu, eta sorrarazi zizkion sentipen eta emozioen inguruan eskultura eraiki zuen Mendizabalek. «Musika hori baso txiki batean irudikatzen nuenez, enbor zahar bat hartu nuen lehengaitzat eta kristal izpi bat erantsi nion», azaldu zuen eskultoreak.

Malliék bi lanetatik edan du, musikatik eta eskulturatik, eta igandean oinarri horren gainean inprobisatuko du. «Esperientzia arriskutsua izanen da, inprobisatzerakoan gauzak ongi edo gaizki ateratzen direlako, inoiz ez erdizka», erran zuen Estatu frantseseko La Bauleko organo-jotzaile ezagunak. «Anton Mendizabalek disko bat eman zidan, bost edo sei euskal doinu biltzen dituena, eta horietatik bat aukeratzeko eskatu zidan. Errazena, garbiena, umeena hartu, eta sorrarazi zizkidan sentimenduetatik abiatuta egin nuen lana. Misterioa eta Johann Sebastian Bachen omenezko musika nahasten dira».



El concierto de Ensemble Dialogos abre hoy el Ciclo de Musica Antigua
GARA

DONOSTIA

Un total de cinco conciertos integran el Ciclo de Música Antigua de la Quincena, que comenzará hoy con una audición a cargo del conjunto Ensemble Diálogos, especializado en el período medieval. Todos los recitales del ciclo tendrán lugar a las 18.00 en el Convento de Santa Teresa. Ensemble Diálogos presentará hoy el espectáculo “La Visión de Tondal: en busca de los cantores dálmatas de la Edad Media”.

La formación vocal La Colombina, especializada en música del Renacimiento y del primer Barroco, protagonizará el próximo lunes el segundo concierto, titulado “Villancicos, ensaladas y madrigales en el siglo XVI”.

El conjunto de música antigua Ensemble Durendal, formado por intérpretes de diferentes lugares de Europa, ofrecerá un día después un programa que integra música del primer Renacimiento con textos narrados, pertenecientes a Cristóbal Colón y a los indios americanos.

El recital del próximo miércoles será ofrecido por el percusionista Pedro Estevan y el guitarrista Xavier Díaz-Latorre, quienes tocarán piezas del polifacético músico y sacerdote Gaspar Sanz en una audición en la que la improvisación se convertirá en la gran protagonista.

The Harp Consort, integrado por músicos especializados en llevar la improvisación hasta los estilos típicos del Barroco, el Renacimiento y el Medievo, clausurará el próximo jueves el ciclo dedicado a la música antigua con una actuación titulada “El arte de la fantasía”, en la que recrea la instrumenta- ción de la corte española de Carlos V.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Saihesbide alternatiboa aldarrikatu dute Urnietarako
Jendartea
Salhaketa denuncia «oscurantismo» tras la muerte de otro preso en Martutene
Jendartea
La plaza de la Virgen Blanca saltó a ritmo de Celedón
Euskal Herria
Dos familiares de Imanol Miner sufren un accidente cuando viajaban a Granada
Ekonomia
La CE cuestiona el valor de la cita de Australia para activar Doha
Mundua
Israel mata a decenas de civiles libaneses en los nuevos bombardeos indiscriminados
Mundua
Las naciones sin Estado bajo control francés unen su fuerza
Mundua
El ultraderechista Gobierno polaco quiere restablecer la pena de muerte
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss