GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-05
ELGEko jarduera moteldu egin zen ekainean AEBen eta Japoniaren eraginez
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak ekaineko jarduera ekonomikoaren gaineko datuak eman zituen atzo Parisen. Hazkuntza moteldu egin dela esan zuen, AEBen eta Japoniaren eraginez, nahiz eta Txinan, Indian eta Errusian kontrakoa gertatzen ari den; haien jardunaren indizea pixka bat igo zen joan den hilabetean.

PARIS

Japoniako, Ameriketako Estatu Batuetako, Italiako, Ingalaterrako eta Estatu frantseseko ekonomiaren ekaineko datuak ikusita, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen, ELGEren, hazkuntza moteldu egin da. Hori adierazi zuen behintzat erakundeak atzo Parisen egindako agerraldian.

Txinan, Indian eta Errusian, berriz, une honetan hazten ari den ekonomia duten herrialdeetan, hain zuzen, «zabalkuntza indartsua» izaten ari da, nahiz eta Brasilen «perspektiben ahultzea» izan den, ELGEk argitaratu zituen hilabeteetako datuen arabera.

Adierazle konposatu aurreratua, garapen ekonomikoaren inflexioen berri behar baino lehenago ematen duena, “Garatutako herrialdeen Kluba” izenez ezaguna den taldearentzat hamarren bat jaitsi zen; ekainean 109,7 puntutan geratu zen.

Jaitsiera horrek, batez ere Japoniako, Ingalaterrako, AEBetako, Italiako eta Estatu frantseseko atzera egitearekin du zerikusia, ekonomia erakundearen hitzetan.

Garapena Europar Batasuna osatzen zuten hamabost herrialdeentzat azken zabalkuntza baino lehen eta eurozonarentzat orokorrean positiboa izan zen, baita Kanadarentzat ere.

Bi hamarreneko igoera

Horrela, adierazlea 109,6tik 109,8 puntuetara igo zen eurozonan Alemaniako ekonomia jardunari esker, nahiz eta Estatu frantsesean eta Italian ahultzea izan zen.

Zonalde horretatik kanpo, Ingalaterran, bertako jarduna pixka bat jaitsi zen, 102,1 puntutik 101,8ra, zehazki.

Ekonomia Lankidetzarako eta Garapenerako Erakundeko herrialdeez aparte, Txinako adierazle konposatuak 3,5 puntuko igoera handia izan zuen, 224,3ra arte; Errusiak 0,9koa 144,3 puntura arte eta Indiak maiatzean ­ekaineko datuak ez baitituzte­ 143,3 puntu zituen, 0,9 gehitu ostean.

Brasilek, hala ere, galerak izan zituen eta 128,1 puntu lortu zituen, ekainean lau hamarren galdu eta gero.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Saihesbide alternatiboa aldarrikatu dute Urnietarako
Jendartea
Salhaketa denuncia «oscurantismo» tras la muerte de otro preso en Martutene
Jendartea
La plaza de la Virgen Blanca saltó a ritmo de Celedón
Euskal Herria
Dos familiares de Imanol Miner sufren un accidente cuando viajaban a Granada
Ekonomia
La CE cuestiona el valor de la cita de Australia para activar Doha
Mundua
Israel mata a decenas de civiles libaneses en los nuevos bombardeos indiscriminados
Mundua
Las naciones sin Estado bajo control francés unen su fuerza
Mundua
El ultraderechista Gobierno polaco quiere restablecer la pena de muerte
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss