Osalanen kontrako erasoa errebindikatu dute
GASTEIZ
Osalanek Gasteizen duen egoitzaren kontra uztailaren 29an gas bonbona txiki batez, suziri batez eta aerosolez osaturiko lehergailuarekin egindako erasoa beren gain hartu dute ezezagun batzuek; langileek pairatzen dituzten lan istripuak salatu dituzte. «EAJ, EA eta EBren lan politika neoliberalak aldi baterako kontratuen edo azpikontrataten bitartez pre- karietatera kondenatzen gaitu. Segurtasun eza, lan erritmo ikaragarriak, ordu estrak, genero zapalkuntza... Hori da euskal langileriaren eguneroko ogia, Osalanek ezkutatzen duen errealitate gordina», adierazi dute.«Joseba Azkarraga moduko politikari faxistek patronalaren aurrean makurturik datu hotzak eta hitz politak soilik saltzen dizkigute, eta gure izerdiz eta odolez enpresariek poltsikoak betetzen jarraitzen dute», gaineratu dute. Honakoa azaldu dute jarraian: «Kapitalismora lotzen gaituzten kateak apurtu, eta euskal langileok bizi dugun esplotazio egoerari aurre egin behar diogu. Indibidualismo eta alienaziotik ihesi, klase kontzientzia garatu, eta antolakuntza eta borrokaz, kapitalismoaren zutabeak birrinduko dituen Euskal Herri sozialista eraiki behar dugu».
|