- Idi-probak
Erreistaren uztarriak irabazi du Aiako apustua
DONOSTIA
Erreistaren uztarriak irabazi zuen astearte gauean Aian jokaturiko apustua. Roman eta Joxemari Aranberri, etxekoak, itzain zirela, 34 plaza, 2 zinta eta 1,30 metro egin zituen. Jarraian plazaratu zen Izetaren uztarria, Xebastian eta Joxerramon, etxeko bi anaiak, itzain zirela. Hark 20 plaza, zinta 1 eta 3 metro egin zituen.Bestetik, bihar jokatuko dituzte Bermeo eta Arrieta artean dagoen Paresi auzoko idi-probak. 18.00etan hasita, Pedro Mañarikuaren, Duñabeitiaren, Iturberen eta Gernikaren uztarriak arituko dira. Atzo leku berean asto-probak izan ziren, eta gaur ere horrela izango dira 18.30ean hasita.Bertan, Iturberen, Bilbaoren, Ormaetxearen eta Maioraren astoak izango dira. Bestetik, astelehenean amaitu ziren Garaiko asto-probetan, Zelaiaren astoa izan zen denetan onena 63 untze eginda.
|