GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-05
LIzarrako Jaiak
Harmonia onean txupinazoa musikari eta dantzariekin
Atzoko egunean, musika eta dantzak izan ziren protagonista. IUko Tito Martinezek eman zien jaiei hasiera, eta kaleak doinu alaiez bete ziren. Ordubete geroago, Foruen plazan Deierri gaita-jotzaile akademia omendu zuen Francisco Beruete dantzari ohien taldeak. Beterano horiek, gazteagoekin batera, Larrain-dantza eskaini zuten.

LIZARRA

Eguerdiko hamabietan jaurti zuten suziria udaletxetik. Bertako balkoian, Lizarrako, Nafarroako eta Estatu espainoleko ikurrez gain, ikurrin bat ere ikus zitekeen. Behean, gazte talde batek Nafarroako ikurrak eta ikurrinak astintzen zituen. Hesiz inguratutako gune bat zegoen udaletxe aurrean, eta bertan dantzariek jota zaharra dantzatu zuten. Hesien inguruan, jendea estu-estu zegoen bilduta, inork ez baitzuen ikuskizuna galdu nahi. Dantzarien ondotik, hainbat gaita-jotzaile talde banan-banan atera ziren plazatik herriko kaleak girotzera. Txistulari eta klarinete-jotzaileek jarraitu zieten, eta azkenean dantzari beteranoak atera ziren. Haiek joandakoan, jendea tabernetara edo Foruen plazara abiatu zen. Bertan, haurrentzako japoniar bonbak bota zituzten, ordu bata aldera plaza husten hasi ziren arte. Hesiak jarri zituzten, dantzariei berriz lekua egiteko, eta jendea inguruan bildu zen, eguerdiko eguzki gogorraren azpian, hain maitatua den Larrain-dantza ikusteko. Ondoko ohol- tza batean, Francisco Beruete dantzari ohien taldeak Deierri gaita-jotzaile akademia omendu zuen, instrumentu horren alde egindako lana goraipatzeko. Oholtza gainera igo ziren akademiako ordezkariak, eta dantza taldeak beraien ikurraren itxura zuen egurrezko oroitarria eman zien. Eskerrak eman ondotik, omendutako gaita-jotzaileak jendeak irrikaz itxaron zituen Larrain-dantzaren notak interpretatzen hasi ziren. Dantzariak plazan sartu ziren orduan: beteranoak zuri-gorriz jantzita lehenik, eta ondoren gazteak, dantza horretan ohikoak diren jantzi koloretsuekin.

Guztiz hunkigarria izan zen emanaldia, omendutakoek gaitaren eta dantza horren alde egindako lana begi-bistan geratu baitzen.



Reconocimiento al gran trabajo de impulsar la gaita
J.M.

LIZARRA

A mediodía de ayer tuvo lugar el homenaje a la Academia Deierri por parte del grupo de ex danzaris Francisco Beruete. Según relató un representante de los homenajeados, la extensión que tiene hoy en día la gaita se debe al trabajo que llevaron a cabo los iruindarras Jabier Lakuntza y Jose Luis Fraile, los cuales crearon la academia hace 33 años. Contribuyeron a su evolución, ya que desde la guerra del 36, era patrimonio exclusivo de tres familias de Lizarra. El Ayuntamiento también trabajó por impulsar los bailes y la gaita, en concreto el entonces secretario Francisco Beruete. Sobre el origen de la misma, el representante de la Academia dice que los instrumentos de doble lengueta hay en todo el mundo y que es una tradición muy antigua, pero que en cada zona se han desarrollado con distintos rasgos. Según él, la gaita se encontraba por todo el territorio euskaldun hasta la guerra y fue la Academia quien le dio el empuje necesario para poder llegar a la extensión que tiene ahora.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Saihesbide alternatiboa aldarrikatu dute Urnietarako
Jendartea
Salhaketa denuncia «oscurantismo» tras la muerte de otro preso en Martutene
Jendartea
La plaza de la Virgen Blanca saltó a ritmo de Celedón
Euskal Herria
Dos familiares de Imanol Miner sufren un accidente cuando viajaban a Granada
Ekonomia
La CE cuestiona el valor de la cita de Australia para activar Doha
Mundua
Israel mata a decenas de civiles libaneses en los nuevos bombardeos indiscriminados
Mundua
Las naciones sin Estado bajo control francés unen su fuerza
Mundua
El ultraderechista Gobierno polaco quiere restablecer la pena de muerte
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss