BERANGO
Berangon ez dute pregoirik irakurtzen, txupinazoa jaurtitzea nahikoa dute jaien hasiera zehazteko, eta iragarpen hori txirrindulari elkarteari egokitu zaio aurten. Eguerdian eztanda egin zuen txupinaren ostean, herriko aititeek eta amamek zuten hitzordua jai gunean, eurentzako bereziki prestatua baitzuten hamaiketakoa, 13.00etan.Egitarauak dakartzan ekitaldi ugariren artean, jaien antolakuntzan ibili den Ariku taldekoek atzoko kontzertua nabar- mendu zuten, Patada en la Papada taldearen agerraldiaren ostean, Obrint Pas baitzuten iragarrita jaietako lehenengo gaua girotzeko.
Ekitaldiez gain, jai gunea girotzeko bestelako aukera batzuk daude. Izan ere, aurten txosna bi baino ez badaude ere Presoen Lagunen esku bata eta Ariku Kultur Elkartearena, bestea, jaietako giroari egingo dioten ekarpena ez da txikia izango. Era berean, barrakak ere badaude ipinita Berangon, Lantzarte auzoan.
Presoekin hitzordua
Egun hauetan jaiez gozatzeko aukera izango ez duten zazpi berangoztarrak gogoan izango dituzte jaietan, bestalde. Horregatik, gaur Euskal Herritik urrun dauden euskal preso horiekin hitz egiteko biltzeko deia egin dute, 16.30etik aurrera.
Egitaraua
Zapatua 5
10.30: Kalejira txistulariekin.
12.00: Haurrentzako parkea, eskole- tan.
12.00: Gazteentzako ekintzak, (roko- dromoa, tirolina...)
16.30: Herriko presoekin zuzenean hitz egiteko aukera.
17.00: Mus txapelketa.
17.00: Haurrentzako parkea, eskole- tan.
18.00: Gazteentzako ekintzak.
19.00: Harri-zulatzaileen Euskal He- rriko liga.
20.00: Sagardo festa, trikitia, ber- tsolariak.
23.30: Trikizio taldearen erromeria.