GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-08-10
Amaiurko gaztelua, iragan ezkutatua

Lauaxetak poema batera bildu zuen «gaztelu baltza»ren harresiak berriro ageri dira Amaiurren, Aranzadi Zientzi Elkartearen indusketa lanei esker. Gaztelu zaharraren aztarnen aurkikuntzak zalantzarik gabeko balioa du. Balio historiko eta arkitektoniko nabarmena eta, gainera, balio sinbolikoa. Izan ere, gaztelu hura 1522an, Gaztelaren kontrako guduan, nafarren azken gotorlekua izan baitzen; hantxe izan zen azken bataila, nafarrek galdu zutena. Eta nafarrek beren independentzia defendatzeko erabili zituzten harresi haiek berak erabili zituzten gaztelauek ondoren eurek ezarritako muga zaintzeko; Nafarroa zatitu zuen muga, alegia.

Baina edozein ume nafarrek ez du horretaz deus irakurriko eskolako liburuetan, irabazleek eta haien ondorengoek Nafarroaren, Euskal Herriaren historia ezkutatzen saiatu eta saiatzen direlako. Amaiur babesten borrokatu zirenak gogorarazten dituen monolitoa herri ekimenari esker eraiki zuten 1922an, eta egun egoera negargarrian dago, Nafarroako Gobernuaren zabarkeria dela-eta. Orain dela hiru urte monolitoko plakak ostu zituzten eta, Amaiurko kontzejuko alkateak Nafarroako Gobernuari berriz jartzeko eskatu zion arren, hark ez zuen jaramonik egin. Zabarkeria berbera erakutsi du orain ere. Baztango Udalak eta Amaiurko Kontzejuak Aranzadiri laguntza ekonomikoa eman diote lanak aurrera ateratzeko, eta Nafarroako Gobernuak bat ere ez. Zabarkeria hori, ordea, interes ideologikoen ondorio da, zaila baita ulertzen administrazio batek bere lurraldeko ondare historikoari muzin egitea.

Gure hizkuntzaren lokuzioetako batek honela dio: «Gauza guztiek hizketan zekiten denboran...» aspaldiko denborak hizpide ekartzeko. Baina Amaiurko gauzek hizketan segitzen dute. Aurkitutako aztarnek gaztelu hartan izandako borroka bortitzaren berri ematen baitigute. Nafar independentzia indarrez erauzi zutenen ondorengoek ezkutatu nahi duten iragan mingarriaz mintzo dira. «Nafarroan ez da aberririk», idatzi zuen Lauaxetak bere poeman, eta nafar independentziaren galera deitoratu. Barkatuko ahal gaitu poetak, baina nafar askok, euskaldun askok besterik uste dute: izan bazen, izango da.

Baten bati bururatu bide zaio euskaldunok lurpean arakatzeko ohitura bitxia dugula. Eta arrazoi du, euskaldunon herria bere iragan ezkutuaren ­ezkutatuaren­ eta bere etorkizunaren bila dabilen herria baita. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
La muralla del castillo de Amaiur vuelve a ver la luz del sol
Iritzia
Amaiurko gaztelua, iragan ezkutatua
Kirolak
San Fermín se pasea por el Báltico y provoca un milagroso empate
Ekonomia
Doneztebeko bizilagun bat hil da Uztegin zuhaitz bat gainera erorita
Mundua
Israel amaga con una gran invasión si la ONU no aprueba un texto de su agrado
Euskal Herria
Batasuna: «La actuación del PSOE condiciona la viabilidad del proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss