2006-08-10
Amaiurko gaztelua, iragan ezkutatua
Lauaxetak poema batera bildu zuen «gaztelu baltza»ren harresiak berriro ageri dira Amaiurren, Aranzadi Zientzi Elkartearen indusketa lanei esker. Gaztelu zaharraren aztarnen aurkikuntzak zalantzarik gabeko balioa du. Balio historiko eta arkitektoniko nabarmena eta, gainera, balio sinbolikoa. Izan ere, gaztelu hura 1522an, Gaztelaren kontrako guduan, nafarren azken gotorlekua izan baitzen; hantxe izan zen azken bataila, nafarrek galdu zutena. Eta nafarrek beren independentzia defendatzeko erabili zituzten harresi haiek berak erabili zituzten gaztelauek ondoren eurek ezarritako muga zaintzeko; Nafarroa zatitu zuen muga, alegia.>>>
Aurreko editorialak
2006-08-09
- No hay respiraderos en la ilegalización
2006-08-08
- Emakumeen aurkako erasoak, egunero
|