GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-08-08
Emakumeen aurkako erasoak, egunero

Baionako bestak bukatu ondoren, azterketa egiteko ordua heldu da. Jaiari dagokionez, jendearen parte-hartzeaz den bezainbatean, positiboa guztiz. Hala ere, gertakari larririk ere izan da segurtasunari dagokionez, edo, zehatzago esateko, emakumezkoen askatasun sexualari dagokionez. Bi bortxaketa basa gertatu baitira. Auzapezaren apustu nagusia besta hauetan segurtasuna izan da, aurrekontuaren %60 eskaini baitiote arlo horri. Joan den urtean eraso sexualengatik bost salaketa izan ziren eta aurten bi «besterik ez»; baina bakarra izanda ere, ezin genuke azterketa onik egin. Auzapezak informaziorik ez emateko agindua eman zien larrialdietako zerbitzuei, gertakariak ezkutatuz gero gertatu ez balira bezala. Badirudi inportanteagoa dela hiriaren irudia ez kaltetzea gizarteak horrelako kasuen berri izatea baino, eta kontua ez da informazio eskubidea besterik gabe, zeren horrelako erasoak isiltzea ez da haiei aurre egiteko modurik onena, eta ez da onargarria kasu larri horiei garrantzia kentzea funtsezko arazoari heldu beharrean.

Gizartearen helburuak horrelako erasorik ez gertatzea izan behar du, baina ez segurtasun handia dagoelako, guztien askatasuna errespetatzen delako baizik. Beharbada bide luzea gelditzen da oraindik, kontzientziazio lan handia. Eta lan horretan erakundeek badute zer egina. Lehenik, informazioa ezkutatu beharrean, argi jokatu eta salatu. Baina askotan hain justu kontrako jokaerak ikusten ditugu. Iragan urtean Baionako auzapezak, hain zuzen, eraso sexualak direla-eta esan zituenak ez ziren inor kontzientziatzeko aproposenak izan, zentzu horretan, behinik behin. Izan ere, zenbait emakumek beren janzkerarekin probokatu egiten dutela esateak eraso dutena erruduntzat jotzea da ia-ia, eta bortxatzailearen jarrera nolabait konprenitzea. Horrela ez da gaindituko zoritxarreko beste garai batekoa izan behar lukeen pentsamoldea, emakumezkoa bigarren mailako pertsona gisa ikusarazten duena. Norberaren askatasuna hurkoarena ere badela eta hari erasotzen diotenean norberari ere erasotzen diotela barneratu behar du gizarteak, diskurtso politikoki zuzenetik harago.

Nekagarria da ia egunero emakumeen aurkako mota bateko edo besteko erasoen berri izatea ­atzo bertan Bilbon hiru gizon atxilotu zituzten bikotekideak jipoitzeagatik­, baina ez genuke «besteen kontu» bezala ikusi behar, gaitz horri aurre egitea denoi dagokigun zeregina baita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emakumeen aurkako erasoak, egunero
Jendartea
Trabajadores del metro solicitan más seguridad
Jendartea
Dos jóvenes brutalmente violadas en la madrugada del domingo en Baiona
Euskal Herria
Otro buque del Ejército español en plena bahía de La Concha
Euskal Herria
Prieto (PSE) defiende que el proceso va «según las reglas y tiempos previstos»
Euskal Herria
Samina ez du denborak eraman
Ekonomia
Fallece un trabajador cuando limpiaba el interior de una máquina en Nervacero
Mundua
Uribe inicia su segundo mandato
Kultura
Michel Bouvard y José Manuel Azcue participarán en el ciclo de organo
Kirolak
Orkatz Beitiak hasiera bikaina eman dio euskaldunen parte-hartzeari
Euskal Herria
Lakua informa sobre la marcha de Donostia a la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss