GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ATLETISMO 2006-08-08
- Goteborg 2006 - Europako Atletismo Txapelketak
Orkatz Beitiak hasiera bikaina eman dio euskaldunen parte-hartzeari
·Ehun metroko finalerdietan sartu da lehen bi kanporaketak oso maila onarekin gaindituta

GARA

GOTEBORG

Orkatz Beitiak sekulako hasiera eman zion atzo euskal atleten lanari Goteborgen jokatzen ari diren Europako Atletismo Txapelketetan. Ondarroako atletak gaur arratsaldean jokatuko diren 100 metroko finalerdietan sartzea lortu zuen lehen bi kanporaketak bikain gaindituta. Nahiz eta egindako markekin oso pozik geratu ez ­10.43 eta 10.53­, bizkaitarra Europako hamasei gizonik azkarrenen artean sartu da.

Goizean jokatutako lehen kanporaketa aise gainditu zuen. Hirugarren lasterketa egokitu zitzaion eta, hain zuzen ere, hirugarren postuan amaitu zuen, 10.43ko denborarekin ­lehen laurak sailkatzen ziren zuzenean­, Dwain Chambers famatuak irabazitako txandan.

Arratsaldeko bigarren kanporaketan ere hirugarren txandan aritu zen Beitia. Lau azkarrenak sailkatzen ziren finalerdietara. Orkatzek, ozta-ozta izan arren, laugarren amaitu zuen proba, eta txartela eskuratu zuen. Bi ehuneneko baino ez zizkion atera Nemeth hungariarrari ­10.53 eta 10.55­ eta garaipena Francis Obikwelu faborito handiarentzat izan zen.

Orkatz Beitia oso pozik agertu zen sailkatzea lortu ostean, baina egindako denborek ez zuten batere konbentzitu. «Finalerdietara sailkatzea lorpen handia da niretzat, eta oso pozik nago. Egia esateko, markak begiratuta pixka bat harritu naiz. Orain lau urte 10.34 egin nuen eta, nire ustez, orduan baino sasoi hobean nago, baina hori pistan erakutsi beharra dago. Berri onena gaur beste aukera bat dudala da eta denborak hobetzen saiatuko naiz», adierazi zuen Bidezabalekoak.

Orkatz Beitiak bigarren finalerdian hartuko du parte Wijmeersch, Ostwald, Lewis-Francis, Osovnikar, Obikwelu ­Europako errekorraren jabea 9.86rekin­, Kankarafou eta Jedrusinskirekin batera.

Errusiarrak 10.000koan

Lehen jardunaldiak bi final utzi zituen. Interesgarriena emakumezkoen 10.000 metroko lasterketa izan zen eta urrezko domina Inga Abitovak eskuratu zuen 30.31.42ko denborarekin. Lasterketa osoan Lornah Kiplagat Holandako elastikodun kenyarra ibili zen lasterketaren buruan, baina azken 400 metroetan behera etorri eta bosgarren amaitu zuen. Zilarra Susanne Wigene norvegiarrarentzat izan zen eta brontzezko domina beste errusiar batek jantzi zuen, Lidiya Grigoryevak.

Gizonezkoen pisu jaurtiketan, urrezko domina azken unean irabazi zuen Ralf Bartels alemaniarrak 21.13ko marka eginda. Bigarren saiotik (21.11) Andrei Mikhnevich bielorrusiarra zegoen lidergoan, baina azken jaurtiketaren ostean zilarrarekin konformatu behar izan zuen. Brontzea Olsen danimarkarrarentzat izan zen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emakumeen aurkako erasoak, egunero
Jendartea
Trabajadores del metro solicitan más seguridad
Jendartea
Dos jóvenes brutalmente violadas en la madrugada del domingo en Baiona
Euskal Herria
Otro buque del Ejército español en plena bahía de La Concha
Euskal Herria
Prieto (PSE) defiende que el proceso va «según las reglas y tiempos previstos»
Euskal Herria
Samina ez du denborak eraman
Ekonomia
Fallece un trabajador cuando limpiaba el interior de una máquina en Nervacero
Mundua
Uribe inicia su segundo mandato
Kultura
Michel Bouvard y José Manuel Azcue participarán en el ciclo de organo
Kirolak
Orkatz Beitiak hasiera bikaina eman dio euskaldunen parte-hartzeari
Euskal Herria
Lakua informa sobre la marcha de Donostia a la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss