2006-08-08
Emakumeen aurkako erasoak, egunero
Baionako bestak bukatu ondoren, azterketa egiteko ordua heldu da. Jaiari dagokionez, jendearen parte-hartzeaz den bezainbatean, positiboa guztiz. Hala ere, gertakari larririk ere izan da segurtasunari dagokionez, edo, zehatzago esateko, emakumezkoen askatasun sexualari dagokionez. Bi bortxaketa basa gertatu baitira. Auzapezaren apustu nagusia besta hauetan segurtasuna izan da, aurrekontuaren %60 eskaini baitiote arlo horri. Joan den urtean eraso sexualengatik bost salaketa izan ziren eta aurten bi «besterik ez»; baina bakarra izanda ere, ezin genuke azterketa onik egin. Auzapezak informaziorik ez emateko agindua eman zien larrialdietako zerbitzuei, gertakariak ezkutatuz gero gertatu ez balira bezala. Badirudi inportanteagoa dela hiriaren irudia ez kaltetzea gizarteak horrelako kasuen berri izatea baino, eta kontua ez da informazio eskubidea besterik gabe, zeren horrelako erasoak isiltzea ez da haiei aurre egiteko modurik onena, eta ez da onargarria kasu larri horiei garrantzia kentzea funtsezko arazoari heldu beharrean.>>>
Aurreko editorialak
2006-08-07
- Bolivia renueva su independencia
2006-08-06
- Solidaridad y autodeterminación
|