GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-10
Donostiako manifestazioaren inguruko polemika
Gero eta estuago ezarritako mozala
Martxoaren 22aren ondorengo egunetan ilegalizazioa laster gaindituko zela adierazi zuten ordezkari politiko ugarik. Baina errealitatea aurkako bidetik joan da, bai ekintzei (debekuak, mahaikideen zitazioak...) bai adierazpenei dagokienez. Alderdien arteko mahaiak denen arreta erakartzen du. Hau da lehia honen lau hilabete eta erdiko ibilbidea.

Mahaikide batzuk Madrilera deitu dituzte gaur berriro ere. Azken hilabeteotako kate luzearen beste katebegi bat da. Aurrez ikusten ez ziren gauzak gertatu dira. Hauek dira adibide nagusiak:

Martxoak 29 - Arnaldo Otegi kartzelara bidali zuen Grande-Marlaska epaileak, mobilizazio eta greba jardunaldia bultzatzea leporatuz. 250.000 euroko bermea ezarri zion.

Apirilak 5 - Batasunak Donostiako Kursaalen deitua zuen ekitaldia debekatu zuen Grande-Marlaskak. Eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia egin zuten azkenik. Egun horietan bertan, Ertzaintzak Batasunaren hainbat bilkura eragotzi zituen.

Apirilak 13 - Aberri Eguneko hiru ekitaldi debekatu zituen Gobernu espainolak Nafarroan, Udalbitzarenak zirelakoan.

Apirilak 27 - Auzitegi Nazionalak hamabost hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Otegiri, Argala zenaren aldeko ekitaldi batean hitza hartzeagatik.

Apirilak 28 - Irlandara joateko baimena ukatu zien Grande-Marlaskak Otegiri eta Barrenari, fiskala horren alde agertu arren.

Maiatzak 14 - Segik antolatutako elkarretaratzeak debekatu zituen Lakuako Barne Sailak. Karga bortitza izan zen Gasteizkoan. Iruñekoan ere hori ekiditeko hirigunea hartu zuen Polizia espainolak.

Maiatzak 19 - Grande-Marlaskak zortzi mahaikide deitu zituen, Iruñean ETAren erabakia baloratzeko egin zen prentsaurreko batengatik. Epailearen ustez, Mahai Nazional berriaren aurkezpena izan zen ekitaldi hori. Sinn Fein-ek, ANCk edo bestelako eragileek mahaikideak ez kartzelatzeko edota prozesua berpizteko deia egin zioten Madrilgo Gobernuari.

Maiatzak 26 - Herri plataformen protestak, udal hauteskundeen hirugarren urtemugan. Haien egoera ez dela konpondu salatu zuten.

Maiatzak 27 - PSOEk «prozesua kolapsa» dezakeela esan zuen GARAn Pernando Barrenak.

Maiatzak 30 - Ezker abertzalearekin bilera egingo duela iragarri zuen Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak. Horrela «arduraz» jokatzen dutela adierazi zuen. Gainera, mahaia osatzeko «negoziazio fasera» igaro behar dela erantsi zuen. Egun berean, PSko ordezkari Frantxua Maitiak Batasuna legeztatu egin behar dutela adierazi zuen.

Ekainak 1 - Deklaratu ostean, Grande-Marlaskak aske utzi zituen Joseba Alvarez, Juan Kruz Aldasoro, Pernando Barrena, Arnaldo Otegi, Jon Gorrotxategi, Karmelo Landa, Rufi Etxeberria eta Joseba Permach. Azken horri, baina, egunero sinatu beharra zein Estatu espainoletik irteteko debekua ezarri zioten. Zortzi mahaikideak kartzelatuz gero, «prozesua blokeo egoeran» sartuko litzatekeela esan izanagatik hartu omen zuen epaileak erabaki hori bere aurka.

Ekainak 6 - PSEko buru Patxi Lopezek nabarmendu zuen ezker abertzalearekin biltzea Ajuria Eneko Itunak babesten duela.

Ekainak 7 - Polizia espainola Batasuna Iruñean ematen ari zen prentsaurreko batean agertu eta estreinako aldiz bertan behera uztera behartu zuen.

Ekainak 9 - Apirilean izandako bilkura batengatik, EAEko Auzitegi Nagusiak Ermuako Foroak Ibarretxe, Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorenaren aurka aurkeztutako kereila tramitatzea onartu zuen, «desobedientzia» eta kautelazko neurriak hautsi ahal izan zirela argudiatuta.

Ekainak 17 - Marlaskak alderdien mahaiaren alde Iruñean deitutako manifestazioa galarazi zuen. Horrela, 8.000 lagunek manifestazioa egin zuten Iruñean, baina «eskubide zibil eta politikoen alde» deituriko bigarren ekimen batean. Ezker abertzaleak, EAk zein beste hainbat eragilek ere parte hartu zuten bertan.

Ekainak 23 - Otegik Tribuna Barcelonan eman behar zuen hitzaldia galarazi zuen Marlaskak.

Uztailak 6 - PSE Batasunarekin bildu zen Donostian. Hala ere, legalitatea onartzen ez bazuen, ez zela bilera gehiagorik egongo ziurtatu zuen Patxi Lopezek.

Uztailak 12 - Otegik ziurtatu zuen PSOEren Gobernuak ez duela «logika politikoa» betetzen. ETAren su-etenaren osteko hilabeteetan errepresioak bere horretan jarraitzen zuela arbuiatu zuen.

Uztailak 24 - Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzako eledun Juan Antonio Garcia Jabaloyk adierazi zuen egoitza publikoen erabilera gertutik ikertzen segituko zutela, horietako zenbait Batasunak erabil zitzakeela ohartarazita.

Uztailak 30 - Lopezek Batasunari kritikak egin zizkion, legalizazioa berak atzeratzen zuela esanez.

Uztailak 31 - Batasuneko eledunek alderdien arteko elkarrizketa abiatzeko baldintza oro betetzen direla berretsi zuten agerraldi batean. Gainera, legalizazioari zegokionez, Otegik ozen gogorarazi zuen alderdi independentistaren aburuz, askoz ere lehentasun handiagoa zuela, politikan, alderdien mahaia eratzen hasteak. «Legalizaziorik ziurrena prozesuaren garapena baita, eta horretarako, benetan garrantzitsua dena alderdi askok osatutako elkarrizketarako elkargunea sortzea da», nabarmendu zuen Otegik.

Abuztuak 5 - Pernando Barrenak Donostian eman zuen iganderako hiriburuan bertan deitutako mobilizazioaren berri. Ekimena prozesua indartze bidean antolatzen dela azaldu zuen mahaikideak.

Abuztuak 7 - Auzitegi Goreneko agintari Angel Calderon epaileak ohartarazi zuen Batasunak bere siglak aldatzeak ere ez zuela legalizazio bidean inolako bermerik suposatzen. Egun berean, Lakuak manifestazioa baimendu zuela esan zuen, baina Barrena eta Elkanoren agerraldia jasotzen duen txostena bidali zuen Auzitegi Nazionalera. Baltasar Garzon epaileak bi mahaikideak deitu zituen egun horretarako, eta beste lau mahaikide, berriz, atzoko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
La muralla del castillo de Amaiur vuelve a ver la luz del sol
Iritzia
Amaiurko gaztelua, iragan ezkutatua
Kirolak
San Fermín se pasea por el Báltico y provoca un milagroso empate
Ekonomia
Doneztebeko bizilagun bat hil da Uztegin zuhaitz bat gainera erorita
Mundua
Israel amaga con una gran invasión si la ONU no aprueba un texto de su agrado
Euskal Herria
Batasuna: «La actuación del PSOE condiciona la viabilidad del proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss