GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-10
Leitzako jaiak
Aurtengo berritasunen artean, Ateka Beltzeko gaztetxea da aipagarriena
Duela hiru urte arte, Ateka Beltz etxea Guardia Zibilaren egoitza zen, eta haiek Maxurrenea hartu zutenean, herriko hainbat eragilek lekua eskatu zioten Udalari. Hala ere, ez zuen baimenik eman, etxearen egoera txarra zela-eta. Gazte Asanbladak bere kasa egin zuen ikuskapena, eta auzolanean moldatuta, martxan da gaztetxea.

IRUÑEA

Gazte Asanblada, urte batzuez geldirik egon eta gero, duela hiru urte elkartu zen. Orduan hustu zen Ateka Beltza, eta talde ezberdinekin batera, herriarentzat erabiltzeko eta zerbait positiboa egiteko aldarrikatu zuten. Udalaren arabera, ordea, etxea ez zegoen prest ofiziala zen zerbait izateko. Gazteak konforme ez eta ikusteko baimena eskatu zuten. Ez omen zegoen hain gaizki eta etxea bizirik zegoela ikusarazi nahi izan zuten. Arkitekto batek adierazi zizkien moldatu beharrekoak, eta auzolanean berreraiki dute gaztetxetzat hartu duten solairua. 10 hilabetez lanean gogor aritu ondoren, duela aste gutxi egindako inaugurazioan ospatu zuten erabiltzeko prest dagoela. Kide batek aipatu duenez, jende ugari bildu zen festan, eta geroztik eragile gehiago hurbildu dira jaiak prestatu eta bilerak egiteko. Izan ere, eragileekin batzarrak izan dituzte, euren proiektua gizarte-etxe bat sortzea baita.

Udalaren asmoa ere hori omen da, eta bere enpresekin egoera aztertzen ari da. Gazteek egindako inkestetan oinarrituz, eragile ezberdinekin biltzen ari dira, kide horren esanetan, baina proiektua, nahi gabe, banatuta dago: alde batetik, bide ofiziala dago, zehaztu gabea eta denbora luzea beharko duena. Bestetik, gazteena eta bileretan dabiltzan eragileena dago, Udalak egiten duenari itxaron beharrean, proiektua pixkanaka eta herritik mugituta aurrera eramaten duena.

Gaztetxearen inaugurazioa

Herriko plazatik Ateka Beltzen atariraino egin zuten kalejirarekin hasi zen festa. Bertan, harrera moduan dantzari gazteek agurra eskaini zuten eta segidan bazkarian bildu ziren denak. Orotara, 70-80 lagun bildu ziren. Ondotik, koadrilen arteko olinpiadak jokatu zituzten eta parte hartze handia eta giro oso ona egon zen, bertako kideak kontatu duenez. Jarraian, triki-poteoa eta diapositiba emanaldia izan ziren. Azken horri lunch-arekin lagundu zioten. Gaueko kontzertuekin amaitu zen eguna. Joan den igandean, berriz, beheko solairua bete zuen musika klasiko garaikidearen kontzertua izan zen.

Bestei dagokienez, gaurko txupinazora elkarrekin joateko bilduko dira gazteak. Bihar, berriz, gaztetxeko paretan mural erraldoia eginen dute, eta nahi duenak har dezake parte. Ondoren, Gazte txosnarekin batera, kalejira aldarrikatzailea eginen dute, Mulanbo taldearen laguntzaz. Afalorduan, lunch-a izanen da txosnan eta gauean Aketza, Korunba eta talde sorpre- saren kontzertua gaztetxean. Igandean, berriz, Leitzako talde sorpresa eta Ufestuek joko dute. Gainera, esan dutenez, «egunero afalorduan taloak eta giro ona izango dira Ateka Beltzen».

Egitaraua

Osteguna 10

11.00: Koadrilen arteko herri kirol desafioa herriko plazan.

14.30: Erretirodunen eta koadrilen bazkariak.

17.00: Txupinazoaren prestaketa Ateka Beltz gaztetxean.

18.00: Festen hasiera iragartzen duen txupinazoa Udaletxe plazan. Ondoren, Plazaola aldizkariko azalaren irabazleei saria emanen diote. Leitzako txistulari, dultzaina-jotzaile, buruhandi eta erraldoiek eta Incansables txarangak kalejira eginen du te herrian barrena.

22.00: Zezensuzkoa.

00.00: Dantzaldia Tximeleta taldearen eskutik herriko plazan.

00.30: Incansables txarangaren erronda herriko kaleetatik.

Ostirala 11

18.30: Mural margotzea gaztetxean

0.00: Kontzertua: Aketza, Kounba eta talde sorpresa


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
La muralla del castillo de Amaiur vuelve a ver la luz del sol
Iritzia
Amaiurko gaztelua, iragan ezkutatua
Kirolak
San Fermín se pasea por el Báltico y provoca un milagroso empate
Ekonomia
Doneztebeko bizilagun bat hil da Uztegin zuhaitz bat gainera erorita
Mundua
Israel amaga con una gran invasión si la ONU no aprueba un texto de su agrado
Euskal Herria
Batasuna: «La actuación del PSOE condiciona la viabilidad del proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss