GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-08-10
- Reala
Realak aurtengo taldea hilaren 19an aurkeztuko du afizioaren aurrean
·Lehen taldeak partidatxo bat jokatuko du eta hainbat zozketa izango dira aurkezpenean

DONOSTIA

Luis Ansoaldek esan zuen bezala, Realarensail eta talde guztien 2006-2007ko denboraldiaren aurkezpena uztailaren 19an egingo dute, 10.30ean. Egongo ez den bakarra Sanse da, egun horretan txapelketa bat jokatzen arituko baita.

«Gure nahia iaz baino jende gehiago egotea da, interes gehiago baitaude», adierazi zuen Kontseiluaren izenean. Gehitu zuenez, ohikoak diren argazkiak baino gehiago ikusteko aukera izango dute zaleek: lehen taldeko jokalarien arteko ordubeteko partidatxoa izango da, horien kamisetak eta norgehiagokako baloia zozkatuko dituzte, eta Ligako etxeko debuta ikusteko 50 sarrera ere zozketan sartuko dira. Aurkezpena ikustea doan izango da eta estadioko 2 eta 27 ateetatik sartuko dira zale txuri-urdinak.

Ansoaldek banan-banan aipatu zituen aurkeztuko dituzten sailak: lehen taldea, gazteak, kadeteak, haur kategoria, emakumezkoen taldea, belar hockey taldea (gizonezkoena eta emakumezkoena), atletismoa, pilota eta urpekoak. Zerrendaturiko beste gauza batzuk publikoarentzat eragingarriak direnak izan ziren: fitxatze berriak ezagutzea (Bravo, Rivas, Gerardo, Juanito, Fabio Felicio) «eta batez ere berdegunean jokatu gabe egon diren beste jokalari batzuk ikustea», lesio luzeak pasatu dituzten Kovacevic eta Aranburu, adibidez.

Ekipamendu berriak ere izango dira protagonista ekitaldi honetan. Salgai dauden arren, oraindik ez dira oso ezagunak. Horregatik, aurkezpena eta gero, lehen taldeko jokalarien arteko partidatxoan, talde erdiak lehenengo ekipamendua eramango du eta gainerako jokalariek bigarrena. 20 minutuko hiru zatitan banatuko du entrenadoreak lagunarteko partida hori.

Gainera, zale bakoitzak zenbakidun txartel bat jasoko du estadiora sartzean. Partidatxo horretan jokalariek eraman dituzten kamisetak zozkatuko dituzte, eta saritu bakoitzak jokalariaren beraren eskuetatik hartuko du. Bestalde, baloia eta etxeko lehenengo partida, Reala-Sevilla, irailaren 10ean jokatuko dena, zuzenean ikusteko 50 sarrera ere zozkatuko dituzte aurkezpenean.

Realeko jokalariei dagokienez, egun horretan bertan meza eta denboraldia hasteko bazkari ofiziala egongo da. «Etapa berri bat hasten da, ilusioz, anbizioz eta uste osoz hartzen duguna, bai Kontseiluak bai teknikari eta jokalari guztiek ere», esan zuen Ansoaldek, batez ere «lehen taldekoei» dagokienez.

«Ez gaude kezkaturik ebakuntza kirurgikorik ez delako behar», azaldu zuen Ansoaldek Skouboren lesioari buruz galdetu ziotenean. «Taldea itxita dago, espero ez dugun aukera bikainen bat azaltzen ez bada behintzat», esan zuen azkenik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
La muralla del castillo de Amaiur vuelve a ver la luz del sol
Iritzia
Amaiurko gaztelua, iragan ezkutatua
Kirolak
San Fermín se pasea por el Báltico y provoca un milagroso empate
Ekonomia
Doneztebeko bizilagun bat hil da Uztegin zuhaitz bat gainera erorita
Mundua
Israel amaga con una gran invasión si la ONU no aprueba un texto de su agrado
Euskal Herria
Batasuna: «La actuación del PSOE condiciona la viabilidad del proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss