GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-08-10
- Bizkaiko Txapelketa
Badute zer argitu Arkotek eta Urdaibaik

Asier AIESTARAN
DONOSTIA

Arkote eta Urdaibai dira gaur Lekeition arratsaldeko zazpietan jokatuko duten Bizkaiko Arraun Txapelketa irabazteko faborito nagusiak. TKE Ligako Bizkaiko talde bakarrak dira eta nagusitasuna uretan erakutsi nahi dute.

Oraintxe bertan, eta San Miguel Ligako lehen hamar estropadak jokatu ostean, Plentzitarrak ­zazpigarren daude sailkapenean 61 punturekin­ bost puntuko aldea baino ez dio kentzen Bou Bizkaiari ­zortzigarren, 56 punturekin­. Berdintasuna, beraz, ziurtatuta dago. Nahiz eta puntuetan aldea nabarmena izan, Arkotek bost aldiz amaitu du Bermeokoen aurretik eta beste bost estropadetan emaitza alderantzizkoa izan da. Iaz, garaipena Arkoterentzat izan zen, 33 urteko historian lortzen zuen aurrenekoa, baina aurten badirudi bi ontzien arteko aldeak askoz txikiagoak direla.

Lehia hori interesgarri bilakatuko duen beste faktore bat neguan Arkote utzi eta Bermeora iritsi diren gizonek osatzen dute: Patxi Bilbao, Santi Lopez, Jon Beitia, Pedro J. Corcobado, Juan A. Duñabeitia, Egoitz Gallo, Javier Polo eta Luis A. Salvador arraunlariek.

Bestela, etxekoak

TKE Ligako bi ontziei arazoak sor dakizkiokeen ontzi bakarra etxeko Lekittarra izango da. Isuntza makal samar hasi zen KAEko lehen multzoan, baina denboraldia aurrera joan ahala, bere gaitasun osoa erakusten hasi da. Gainera, estropada eremua bikain ezagutzeak ematen duen abantaila apur hori ere kontuan izan beharko da.

Hala ere, Lekeition orain hamar bat egun jokatutako KAEko estropadan Isuntzak bosgarren amaitu zuen San Pedro irabazlearengandik 20 segundora. Aurrekari arriskutsua da, baina Isuntzak abantaila hori badu: beraiek Lekeitioko estropada eremuan aurten arraun egin dute lehiaketa ofizialean eta beste biek ez. Antzeko egoeran daude Ondarroa, Zierbena eta Santurtzi, eta Euskadiko Txapelketan sartzea izango da horien helburua. Besteek itxura ona eman nahi dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
La muralla del castillo de Amaiur vuelve a ver la luz del sol
Iritzia
Amaiurko gaztelua, iragan ezkutatua
Kirolak
San Fermín se pasea por el Báltico y provoca un milagroso empate
Ekonomia
Doneztebeko bizilagun bat hil da Uztegin zuhaitz bat gainera erorita
Mundua
Israel amaga con una gran invasión si la ONU no aprueba un texto de su agrado
Euskal Herria
Batasuna: «La actuación del PSOE condiciona la viabilidad del proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss