LANDER-ELIZEGI 0
OLHA-FELIX 2
Set bakoitzaren iraupena: 27 eta 24 minutu. Markagailua.
Lehen seta: : 0-2, 2-2, 3-3, 8-3, 8-4, 9-4, 9-6, 11-6, 11-14, 13-14 eta 13-15.
Bigarren seta: 2-0, 2-4, 4-4, 4-6, 6-6, 7-7, 7-12, 8-12, 8-14, 10-14 eta 10-15.
Sakeak: 3 Landerrentzat (1 eta 2) eta falta 1 (lehenengo seta) eta 1 Olharentzat
(lehenengo seta). Gertaerak: Donibane Lohizune.
DONOSTIA
Olhak eta Felixek beren aukerak berreskuratu dituzte Donibane Lohizuneko Herrialde arteko Torneoan, Lander eta Elizegiri bi setetan irabazi ondoren (13-15 eta 10-15). Lehia oso egoki hasi zen gorrientzat eta, binako zein hirunako berdinketen ondoren, Adolforen nagusitasunari esker ihes egin zuten markagailuan, 8-3 eta 11-6koak lortuta. Hala ere, une horretan, Olha bere erremateekin min egiten hasi zen eta, 0-8ko partzial bikain batekin 11-14 aurretik jarri ziren urdinak.
Lehenengo setak, ordea, ezusteko gehiago ere utzi zituen. 12-14koarekin, Landerrek jendea aho zabalik utzi zuen tanto bat egin baitzuen bi paretaz saketik. Baina jarraian, sakez beste falta bat egin eta 13-15 galdu zuen bikote gorriak.
Bigarren seteko lehen zatia ere oso orekatua izan zen, 2, 4, 6 eta 7nako berdinketek ongi erakusten dutenez, baina hortik aurrera bikote bizkaitarrak behera egin zuen. Cristophe eta Felix oso eroso aritu ziren Lapurdiko pilotalekuan eta azkenean 10-15eko emaitzarekin irabazi zuten bigarren seta ere.
Ligaxka bihar bukatuko da Goikoetxea-Iturraspe eta Olha-Felix bikoteen arteko partidarekin. Lehenengoek irabaziz gero, bi bikote horiek eta Lan- der-Elizegi berdinduta egongo lirateke eta, beraz, tanteoa ikusi beharko litzateke bikote kanporatua ezagutzeko. Olha-Felixek garaipena lortuz gero, finalerdian sartuko lirateke Lander eta Elizegirekin batera.