GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-16
Garaipena gogoan
Gutxi dira Euskal Herriaren historian ospa daitezkeen garaipen militarrak. Horietako bat 778. urtean orreagan izandakoa da. Baskoiek garai hartako europako inperio nagusiko frankoen erroldan jenerala menderatu zuten. KARLOMAGNOK, GARAI HARTAKO GIZONIK BOTERETSUENAK, EUSKAL HERRITARRAK menderatzea ez zela gauza erraza izango ikusi zuen. Azkenean ez zuen Pirinioetan garaipenik lortu.

Euskal Herriaren historian ez dago garaipen militar handirik. Mendeetan zehar atzerriko inbaditzaileen erasoei aurre egitera mugatu da historia militar hori. Eta ez da gutxi, XXI. mende hasieran Europako txoko honetan bizirik dirauen herria dagoelako, nahiz eta inguruan arerio handiak izan.

Garaipen militar bat ikusi ahal izateko atzera begiratu beharra dago. Eta dezente gainera. 1.228 urte pasatu baitira baskoiek Erroldan, Karlomagno enperadore frankoaren jeneralik ospetsuena, Orreagan menderatu zutenetik.

Garai horietan historia eta kondaira nahasten baziren ere, bataila hori 778ko abuztuaren 15ean izan zela esaten dute. Hori dela-eta, Garraldako Etxebarrengoa elkarteak eta Orreaga Fundazioak, urtero bezala, urteurrena ospatu zuten.

Egitarauko lehen ekitaldia Orreagako elizan egin zuten, egun milaka erromes biltzen diren tokian. Bertan, 778 urteko gatazkan hil zirenen omenez lore eskaintza egin zuten.

Hortik, Ibañeta gainerantz abiatu ziren, mendiz ordu erdiko ibilbidea eginez. Bertan, garaitua izan zen Erroldanen omenez altxatu duten oroitarrian ekitaldi nagusia egin zuten. Nahiz eta abuztuan izan, Pirinioetako bortuetako eguraldiarekin ez dago fidatzerik. Hala ere, atzo behintzat, ez zuen ekitaldia zapuztu eta, iragarrita zegoen bezala, han aritu ziren txalapartariak, txistulariak, bertsolariak, dantzariak eta irrintzilariak.

Irrintziaren doinuak entzun eta gero, Orreagarantz abiatu ziren berriz bertan bildutakoak, eta horren ondoren, Garraldan herri bazkaria egin zuten.

Orreagako gatazka urte batzuk geroago Nafarroako Erresuma izanen zenaren jatorritzat jotzen dute batzuek, esaterako, Tomas Urzainki adituak. VIII. mendean Europan nagusi zen inperialismoaren eredu zen Karlomagno. Kontinentea kontrolpean edukitzeko asmoarekin, garai hartan islamiarren esku zegoen Zaragozara tropak bidali zituen hiri hori suntsitzeko asmotan. Eta hala egin zuten.

Ladillo kronika

NAFARROAKO ERRESUMAREN LEHEN HARRIA

Gogoratu beharra dago garai hartan islamiarrena zela Europan, Afrikan eta Asian zehar hedatzen zen beste inperioa. 732. urtean, adibidez, frankoak Poitiersen borrokatu ziren. Hauxe izan zen islamiarrek galdu zuten lehen bataila.

Zaragoza suntsitu zuen Armada frankoa inperio frankoko jeneralik ospetsuenak eta lurralde guztietako ordezkariek osatzen zuten. Haien lurralderantz bueltatzeko bidaian baskoiekin egin zuten topo Orreagan.

Frankoek ­bisigodoek bezala­ euskaldunen lurrak urte luzez okupatu nahi zituzten, ez zituztelako eurek ezarritako arauak onartzen. Pirinioak izan ziren baskoien azken gotorleku, Loira eta Garona ibaien haranak utzi ondoren.

Gauzak horrela, Pirinioak ezagutzea abantaila zen eurentzat, eta hori aprobetxatu eta garaipena lortu zuten, beren bizimodua mantentzeko helburuarekin.

Frankoak Pirinio aldean arerio latza zutela eta ez zutela inoiz garaipen errazik lortuko ohartu ziren. Are gehiago, urte batzuk geroago, 824. urtean, Eneko Aritzak Nafarroako Erresumaren oinarria jarri zuenean, bilatzen zuten kontrola ezinezko bilakatu zen. Nafarroako Erresumaren hastape- netan, Tuterako Banu-Qasi leinu islamiar euskaldunaren laguntza izan zuen Eneko Aritzak, biek frankoen botereari aurre egiteko interesa baitzeukaten. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza carga entre gigantes y cabezudos
Euskal Herria
El obispo de Bilbo insta a los militantes de ETA a «reconocer el mal causado»
Ekonomia
La precariedad se globaliza y toma cuerpo legal en euskal herria
Euskal Herria
Garaipena gogoan
Jendartea
La OMS alerta sobre la necesidad de más sanitarios
Kirolak
Stefan condujo a Pro Ken hacia la Copa de Oro
Mundua
Según Siria, esta guerra prueba que la resistencia árabe es necesaria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss