GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-16
Etzi hasiko da seigarren Bidasoa Folk besta

Maider IANTZI

DONOSTIA

Etzi hasi eta hiru egunez mugarik gabeko musika tradizionala izanen da gozagarri Bidasoa-Txingudi eskualdean. «Helburua ez da folklorea indartzea bakarrik, bizilagunen arteko elkartasuna ere bultzatu nahi dugu. Irunek, Hendaiak eta Hondarribiak hiri handi bat osatzen dute, eta denon artean prestatzen dugu jaialdia», adierazi dute antolatzaileek.

Ostiralean emanen diote hasiera. Hendaiako Abbadia gazteluan, Erika Lindgrenek eta Cecilia Österholmek Suediako doinu tradizionalak ezagutaraziko dituzte: «Askatasuna, fantasia eta batez ere zoriontasuna eskatzen eta eskaintzen duen musika». Hondarribiko Karlos V.a gazteluan, aldiz, O’ Carolan harpa-jotzaile irlandarraren kantuak berreskuratuko dituzte, orain 200-300 urtekoak. Gauean, Kanarietako musika izanen da entzungai Gipuzkoa plazan. Eva de Goñik eta Andres Molinak doinu freskoak eta hitz eder eta soilak aireratuko dituzte. Marivi Cabo ere han izanen da, azken diskoa kaleratu berri duen estilo dotoreko artista.

Larunbatean, Andrew Cronshaw ingelesa izanen da Hendaian, eta BBCren saria jaso berri duen diskoko kantuak ezagutzera emanen ditu. Irungo eta Hondarribiko kaleak, aldiz, Teruelgo danbor hotsek hartuko dituzte. Ondotik, folk berritzailearen bi ordezkari izanen dira Irunen: Gaztela Leongo Tradere eta Kataluniako Tactequete.

Igandean, Balen Lopez de Munainek eta Geoff Warrenek azken lana aurkeztuko dute Hondarribian, “Lotuneak”. Hendaian, ostera, The Tannahill Weavers Eskoziako talde klasikoa eta Triki Traka izanen dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza carga entre gigantes y cabezudos
Euskal Herria
El obispo de Bilbo insta a los militantes de ETA a «reconocer el mal causado»
Ekonomia
La precariedad se globaliza y toma cuerpo legal en euskal herria
Euskal Herria
Garaipena gogoan
Jendartea
La OMS alerta sobre la necesidad de más sanitarios
Kirolak
Stefan condujo a Pro Ken hacia la Copa de Oro
Mundua
Según Siria, esta guerra prueba que la resistencia árabe es necesaria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss